Ageriko gordailu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ageriko kontua edo ageriko gordailua banku edo aurrezki kutxa bateko bezero batek duen diru-gordailu mota bat da. Bertatik bezeroak edozein unetan har dezake kontuan agertzen den diru kopuruaren zati bat edo gordailu osoa. Bi motako ageriko kontuak bereizi ohi dira: kontu korronteak, txeke bidez ordaintzea ahalbidetzen dutenak, eta aurrezki-libretak, liburuska itxurakoa, non bezeroak kontuko saldoa eta mugimenduak iku ditzakeen. Aldi berean, beste gordailuetara dirua aldatzeko zubi moduan erabili ohi dira. Beste alde batetik, ageriko kontuek jasotzen duten interes-tipo oso txikia izaten da.