Agger

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ardea (Italia)ko aggerraren hondarrak.

Agger arrapala, karel edo lubeta bat izendatzen duen antzinako erromatar hitz bat da. Aggero latindar hitzetik dator, "zuzendu" edo "muino bat egitea" esan nahi duena.

Zehazki erromatar galtzaden lubeta igo eta gangatuentzat erabiltzen da. Aggerra, lehenik eta behin, galtzadaren ibilbidea zulatuz egiten zen, ondoren zimentu irmo batzuk egiteko, jarraian konpaktatu egiten zen ateratako lurrarekin betetzen zirenak. Ondoren, galtzadaren (fossa) alde baten edo bietan zulatutako drainatze zangetatik ateratako lurra gehitzen zen, eta harri eta galtzada harrizko geruza tartekatuz estaltzen zen. Erromatar galtzada baten ibilbidea ohi aggerak paisaian zehar duen lerro bereizgarriaren bidez aurki daiteke.

Agger Erromako Serviar Harresien zati zehatz batek jasotzen duen izena ere bada, hiria bere alderik ahulenean babesten zuena, Campo Esquilino deritzonean, eta bastioi indartsuz zaindutako parapeto bikoitz bat zen.

Aggerraren teknika setio arma bezala ere erabili zen: hiri edo gotorleku etsai bat setiatua zenean, agger bat eraikitzen zen hiriko harresiak gainditu eta infanteriari hiri hori asaltu bidez hartzea ahalbidetzeko. Erromatar garaiko aggerrik nabarmengarri eta hobekien kontserbatuenetako bat Masadako gotorlekurako sarrera arrapala da.