Aggersborg

Koordenatuak: 56°59′44″N 9°15′18″E / 56.9956°N 9.2549°E / 56.9956; 9.2549
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aggersborg
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaIpar Jutlandia
UdalerriaVesthimmerland Municipality
Koordenatuak56°59′44″N 9°15′18″E / 56.9956°N 9.2549°E / 56.9956; 9.2549
Map
Historia eta erabilera
Irekiera980(e)ko hamarkada
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia1660-001
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Aggersborg Danimarkan dauden eraztun itxurako gotorleku bikingoen artean handiena da. Ipar Jutlandian kokaturik dago, Limfjord fiordoaren iparraldeko ertzeko Aggersund herrian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdin Arotik populatua izan bada ere, gaztelua bera 980 urtearen inguruan eraiki zen Harald Blaatand errege bikingoaren edo honen seme Svend I.a "Bizar zatitua"-ren erregealdian. Bi urtetan eraiki zen, baina bost eta hogei urte artean baino ez zen erabilia izan. 5.000 pertsona bizi zitezkeen bertan. Garai hartako Limfjordeko pasabide eta bidegurutze garrantzitsuenak kontrolatzeko eraiki zen.

Aggersborg 1990ean berriztu zen.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraztunak 240 metrotako diametroa dauka eta lau kale ditu gurutze forman ezarriak. Inguruko harresiak 4 metrotako altuera zuela uste da.

Eraztunaren barnean 48 etxe luzeren aztarnak aurkitu dira. Etxeen hormak kurbatuak ziren, itsasontzi itxura daukatelarik, eta bataz beste 32'5 metro luze eta 8'5 metro zabal ziren. Aurrealdean sarrera zeukaten, 19 metro ingurukoa, eta atzean gela txikiak zituzten.

Etxe bakoitza egiteko 66 haritz handi erabili ziren eta gotorleku guztia eraikitzeko 5.000 inguru.

Etxe luzea berreraikita.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]