Agiñaga (Aiara)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Aiarako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Aginaga.

Agiñaga

 Araba
Agiñiga herrira heltzen Gorobel mendilerrotik bueltan.jpg
Agiñagatik hurbil Gorobel mendilerrotik jaitsita
Udalerria Aiara
Agiñaga is located in Euskal Herria
Agiñaga
Agiñaga is located in Araba
Agiñaga
Koordenatuak: 43°2′5″N 3°4′14″W / 43.03472°N 3.07056°W / 43.03472; -3.07056Koordenatuak: 43°2′5″N 3°4′14″W / 43.03472°N 3.07056°W / 43.03472; -3.07056
Garaiera 398 m
Biztanleria 27

Agiñaga (Agiñiga aldaera ere ezagutzen da) Aiarako udalerriko auzoetako bat da, Gorobel mendilerroaren azpian kokatua. Izan ere, ohiko abiapuntua da Ungino mendira (1.105 m) igotzeko.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, auzoak 27 biztanle zituen.

Eduki-taula

[aldatu] Mugakideak

Iparraldean Maroño, ipar-mendebaldean Madaria eta Salmanton, ipar-ekialdean Izoria, ekialdean Belandia (Urduña), hego-ekialdean Lendoñogoiti (Urduña) eta hego-mendebaldean Merindadeak (Burgos) mugakide ditu.

[aldatu] Historia

Herri honen lehenengo aipamen idatzia 1114koa da, bertan Diego López de Lejarzo jaunak San Millango monasterioari egindako dohaintza zehaztuta agertzen da, eta horren arabera San Clemente eta Santa Cecilia de Obaldia izeneko monasterioa (gaurko Madaria) ematen zien, "con árboles, montes, prados y pastos comunes", Agiñaga eta Salmanton barne. Lekuko moduan Munio Álvarez de Aginaga, Diego Álvarez de Aginaga eta Fortún Álvarez anaia eta Bela Álvarez de Menerdo jauna agertzen dira. Ondorioz, herriko eliza San Millani hamarrenak (diezmos) ematen ibili zen 1827 arte, gutxienez 1556tik. Horren truke, monasterioa eliza berriztatzen arduratu zen 1825ean.

Agiñagak bestela Sopeñako Kuadrilla osatzen zuen, Aiarako Jaurerrian barruan zeuden kuadrilletako bat eta Zaraobeko zelaian eta bertako mahaian biltzen zena. 1841ean jaurerria desagertu zenean, Baldomero Esparteroren garaian eta udalak sortu zituztenean Aiarakoan sartu zen.

[aldatu] Auzoak

Landa-inguruko herri hau baserri-auzo hauek osatzen dute gaur egun: Larrabe mendebaldean, Mendieta eliza inguruan, Sologuren ekialdean eta El Lugar, azken bien artean.

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Demografiari dagokionez, XX. mendea arte aldaketa handirik ez da egon biztanleen kopuruaren aldetik: Izan ere, XVI. mendean 20 herritar erroldatuta bazeuden, 1725ean 12, 1802an 16 eta 1848an 11 auzokide (44 biztanle). XX. mendeko hasieran 62 biztanle, 1930ean 45, 1950ean 33, 1960an 34, 1982an 22, 1986an 22, 1991an 24 eta 1993an 25.

Agiñigako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
22 22 23 24 25 27 27 27

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak