Aginte zubia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Itsasontziko Aginte zubi bat.

Aginte zubia, itsasontzia gidatu eta gobernatzeko lekua da, hortik kapitain (bere defektuan goardiako ofiziala) itsasontziko beste lekuetara bidaltzen ditu aginduak. Aginte zubian aurki ditzakegu lema-gurpila eta nabegazio kontrolatzeko beste instrumentu beharrezkoak. Izena lehenengo baporezko itsasontzitik dator, eta ontzia bultzatzeko zituen bi gurpil handien artean kokatuta zegoen egurrezko aginte zubi bat. Dorre honek bere balioa demostratu zuen eta bere erabilpena mantendu zen ondorengo itsasontzietan ere.

Itsasontzia dartsena baterantz mugitzen denean bereziki erabilgarria da aginte zubia, normalki gainegituraren goialdetik aurkitzen da, eta horrela itsasontziko eskubialdea hobeto ikus daiteke. Honek errazten du maniobra kapitainari, kaia ikus-eremuan kokatzen bait du.

Ontzia nabigatzen denean, aginte zubian beti dago kapitaina edo beste ofizialen bat, nabigazio kontrola eta itsasontziaren gobernua orduoro mantentzeko.



ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aginte zubia Aldatu lotura Wikidatan