Agiri Komunista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau serie honen zatia da:
Komunismoa
Hammer and sickle.svg

Oinarrizko kontzeptuak
Filosofia marxista
Klase borroka
Internazionalismo proletarioa
Alderdi komunista
Agiri Komunista
Ideologiak
Marxismoa  Leninismoa  Maoismoa
Marxismo-leninismoa
Troskismoa  Jutxe
Ezkerrekoa  Kontsejismoa
Erlijiosoa  Anarkista
Komunismoaren Internazionalak
Liga Komunista
Lehen Internazionala
III. Internazionala
IV. Internazionala
Komunista esanguratsuak
François-Noël Babeuf
Karl Marx
Friedrich Engels
Piotr Kropotkin
Rosa Luxemburg
Vladimir Lenin
Josef Stalin
Leon Trotski
Mao Zedong
Che Guevara
Fidel Castro
Gertuko kontzeptuak
Anarkismoa
Antikapitalismoa
Antifaxismoa
Antikomunismoa
Estatu sozialista
Zentralismo demokratikoa
Proletarioren diktadura
Komunismoaren historia
Ezker politikoa
Luxemburgismoa
Ezker Berria
Poskomunismoa
Eurokomunismoa
Titoismoa
Sozialismoa  Estalinismoa
Ekonomia sozialista
Sinbologia komunista


Agiri Komunista (Das Manifest der Kommunistischen Partei) 1848ko otsailaren 21ean argitaratua lehenengo aldiz, historian eragin handia izan duen agiri politikoa da. Komunisten Ligak Karl Marx eta Friedrich Engelsi Ligaren helburuak eta programa azaltzen zituen aldarrikapena idazteko agindu zien, eta hauek idatzitako agiriak klaserik gabeko gizarte bat lortzeko eta kapitalismoarekin amaitzeko helburuarekin, proletarioen eskutik zenbait ekintza iraultzaile proposatzen zituen. Agiriak proposaturikoak Leninek Errusian gauzatu zituen XX. mendearen hasieran.

Agiriaren hasierak honela dio: "Mamu bat dabil Europan zehar: komunismoaren mamua. Mamu hau estutzeko, Europa zaharreko indar guztiak gurutzada santuan batu dira: Aita Santua ta Errusiako Tsarra, Metternich eta Guizot, Frantziako erradikalak eta alemandar sasi-zaindariak.

Oposizioko zein alderdi ez dute botereko bere etsaiek komunistatzat jo? Oposizioko zein alderdik ez die komunista irain-izena ezarri heuren kontrakoei, nahiz oposizioko ordezko aurrenetakoak izan, nahiz atselariak?"

Agiri komunistak hainbat argitalpen izan zituen 1872tik 1890era.

Eduki-taula

Eduki politikoa [aldatu]

Agiri Komunista

Hitzaurrean behar historikoaren gaia jorratzen zen, honako esaldiak laburtua: Orain arteko historiako gizarte guztien historia, klaseen arteko borrokaren historia da.

Agirian deskribaturiko programari sozialismo esaten zaio. Jarraitu beharreko politiken artean lurraren jabetzaren deuseztatzea, zerga progresiboak, hezkuntza publiko eta unibertsala, eta produkzio eta garraio baliabideen nazionalizazioa daude, besteak beste. Politika hauek gobernu iraultzaile batek ezarriko lituzke, eta egileen arabera estatu eta klase gabeko gizarte bat ekarriko lukete, komunismoa hain zuzen ere. Agiri komunistak familia burgesaren deuseztatzea ere aipatzen du, gizarte erlazioak egituratzeko beste erak proposatuz (beranduago amodio askea izendatuko zenaren iturria).

Agiriaren zati garrantzitsu batek, sozialismotik komunismorako trantsizioaz aritzen da:

Garapenaren ondorioz, klase desberdintasunak desagertzen direnean, eta produkzio guztia nazio osoaren esku dagoenean, botere publikoak bere izakera politikoa galduko du. Botere politikoa klase batek besteak zapaltzeko antolatu den boterea baino ez da. Proletargoak, burgesiaren kontrako borrokan, klase bezala antolatzera bultzatuta aurkitzen bada; iraultzaren bitartez klase nagusi bihurtzen bada eta honen ondorioz produkzioaren baldintza zaharrak deuseztatzen baditu, orduan, baldintza hauen deuseztatzearekin batera klaseen arteko kontrakotasunak eta klaseak berak deuseztatuko ditu, eta ondorioz bere nagusitasun bera ere ezeztatuko du.

Sozialismotik komunismorako trantsizio honengatik kritika ugari jaso izan ditu agiri komunistak, batez ere Sobietar aroa hasi zenetik. Anarkista, liberal eta kontserbadoreek beti galdetu izan dute nola izango zen posible estatu iraultzaileak bere botere propioa bertan behera uztea. Izan ere, bai botere-erakarpenaren ikuspegi tradizionalak bai botereari buruzko ikerketa garaikideek aditzera ematen dutenez, badirudi botere politikoa lortu duen talde antolatu orok botere horrek suposatzen duen pribilegioa mantentzeko joera duela, pribilegio horiek bertan behera uzti beharrean (baita pribilegio horiek iraultzaren eta berdintasunaren izenean lortu direnean ere).

Marxisten erantzunaren arabera trantsizioko estatu sozialista hau beti ere demokratikoa izango litzateke, eta boterearen bertan behera uzte hori pixkanaka egingo litzateke, gero eta botere gehiago jendearengan utziz (lehenago jendeak aukeratutako ordezkarien eskutan zegoen boterea). Beste hitzetan, sozialismoa komunismo bihurtzen doa ordezkaritzan oinarritutako demokrazia, demokrazia zuzenean bihurtzen doan heinean.

Agiria horrela amaitzen da:

Komunistek ez dute duintzat hartzen beren ideiak eta helburuak izkutzatzea. Horregatik adierazten dute beren helburuak egungo gizarte antolaketa bortizkeriaren bidez aldatuz soilik lor daitezkela. Buru diren klaseek dardara egin dezatela Iraultza Komunistaren aurrean. Proletargoak ez du ezer galtzerik, lotzen dituen kateak baino. Badute, ordea, irabazteko, mundu oso bat.
Herrialde guztietako langileak, elkar zaitezte!

Herrialde modernoetan eragina [aldatu]

Agiri komunistan proposaturiko hainbat neurrik gaur egun indarrean daude herri kapitalista garatu askotan. Mendebaldeko herrialde kapitalista gehienetan neurri hauek hedatu dira:

  • Zerga sistema progresiboa.
  • Estatuaren bankuen zentralizazioa.
  • Hezkuntza publiko unibertsala
  • Lur-jabetzaren erreforma.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]