Agirre Andra Mariren baseliza

Koordenatuak: 43°24′03″N 2°56′26″W / 43.4009°N 2.9406°W / 43.4009; -2.9406
Wikipedia, Entziklopedia askea
Agirre Andra Mariren baseliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGorliz
Koordenatuak43°24′03″N 2°56′26″W / 43.4009°N 2.9406°W / 43.4009; -2.9406
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaBilboko elizbarrutia
Arkitektura

Agirre Andra Mariren baseliza Bizkaiko Gorliz udalerrian dagoen baseliza bat da. Izen berdineko Andra Mari edo Agirre auzoan dago, Gandia auzoa eta Plentziaz gain, Gorlizko badia eta Butroe ibaiaren itssoratzea ikus daitezkeen lekuan, itsas mailatik 52 metroko garaieran.

Baseliza Edurneko Ama Birjinari sagaratua dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jada XI. mendean leku honetantxe bazen baseliza bat. Butroe Etxearen lehenengo eliza izan zen. Haren alboan ontziak itsasotik Plentziako portura gidatzeko suak pizten ziren.XX. mendearen amaieran zaharberritu aurretik, baselizan arrantzaleek egindako hitzemateen ondorioz heuren eskeintzak gordetzen ziren, tarte an miniaturazko itsasontzik .

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekaina ekialde-mndebaldeko norantzan dago. Bere oinplanoa 8,15 x 16,30 metrokoa da. Hormak bistako harri-hormaz eginak daude. Zati nagusian bi uretako teilatua du, bai eta behe-teilatua aurreko atarian eta Evangelioko alboan ere. Kanpai-horma harlanduzkoa da eta bi kanpaientzako lekua du. Iparraldean eta mendebaldean dinteldun ateak ditu, hegoaldean bi leiho dinteldun eta mendebaldeko erdigunean, kanpai-hormaren azpian, leiho zirkularra. Zoladura terrazoz egina du. Hormigoizko korua du, burdinezko balaustradaz. Aurraldean honako gaztelaniazko idazkina duen plaka du: «NTRA. SRA. DE AGUIRRE Y DE LAS NIEVES ANDRA-MARI».

Elizkizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baselizan igandero meza ospatu ohi da. Bataio-harria eta sagrarioa ditu. Urtero, abuztuaren 5an abestutako meza eta erromeria ospatzen dira, bai eta hurbileko egunetan inguruko zelaietan hainbat jaialdi ere. Otsailaren 3an, San Blas Egunez, kordoi eta karameluak bedeinkatu ohi diren meza ospatzen da, usadioaren arabera, eztarria babasten omen dute. Maiatzaren 15an, San Isidro Laborari Egunez, Abeltzainen Anaitasunak baselizan urte osoko bilera ospatu ohi du, eta hilen aldeko meza burutzen da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]