Agnieszka Holland

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Agnieszka Holland
Agnieszka Holland
Datu pertsonalak
Izen osoa Agnieszka Holland
Jaio 1948ko azaroaren 28a
Polonia Varsovia (Polonia)
Bikotekidea Laco Adamik

Agnieszka Holland (Varsovia, 1948ko azaroaren 28a) poloniar zinema-zuzendaria da.

Txikitan, Txekoslovakiara joan zen bizitzera familiarekin. Hamahiru urte zituela, aita, Poloniako Alderdi Komunistako buruzagia, leiho batetik behera erori zen galdeketa batean. 1968an, sobietar armada Pragan sartu zenean, atxilo hartu zuten. Poloniara itzuli zenean, Krysztof Zanussi zuzendariaren laguntzaile aritu zen denboraldi batez. Gero, Andrzej Wajda zinemagilearekin lan egin zuen. 1981ean, Suedian film baten sustapen-lana egiten ari zela, gerra-legea ezarri zen Polonian. Harrezkero, Parisen bizi izan zen, eta haren zinemagile-karrera izugarri azkartu zen. Europa, Europa (1990) filma nazien okupazioan nortasuna ezkutatu zuen mutil judu baten istorioa da. Olivier, Olivier (1993) filmean, berriz, erroetatik aske behingoz, gai kutunetako baten kontakizunean murgildu zen: familia-harremanak. Gai bera landu zuen hurrengo filmean ere: Jardin sekretua (1993). Bi urte geroago, Muga-mugan bizitzea filmean, Verlaine eta Rimbauden arteko hartu-eman bihurriak hartu zituen gaitzat. Zenbait telebista-sail ere zuzendu ditu. 2011n, In Darkness filma hautatu zuten Polonian, Oscarretako Atzerriko Film Onenerako hautagai.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak