Agnolo Gaddi
Wikipedia(e)tik
Agnolo Gaddi (Florentzia, 1350 aldean - Florentzia, 1396) italiar margolaria izan zen, Taddeo Gaddiren semea. Aitaren eta batez ere Giottoren eragina nabarmena da haren lanetan; lan gehienak gotiko estilokoak egin zituen. Vatikanoan, Florentzian (Gurutzearen elezaharra, Santa Croceko koroan, 1381) eta inguruetan (Cappella della Cintola, Pratoko katedralean, 1395) jardun zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Agnolo Gaddi Web Gallery of Art