Agnotologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Agnotologia kulturak sortutako ezjakintasuna ikertzen duen ikerketa eremua edo zientzia da. Batez ere, datu zientifiko okerren edo helburu alderdikoiak dituztenen zabalkundeari lotuta dago.

Stanfordeko irakasle Robert Proctorrek asmatu zuen hitz hori, grekerazko ἄγνωσις, agnōsis, (ez ezagutza edo ezjakintasuna) eta -λογία, logia (zientzia) hitzak batuz.

Gaur egungo ikertzaileek aztertzen dutenez, agnotologia datu ugaritasunarekin ere lotu daiteke. Izan ere, gai bati buruz informazio gehiegi eta konplexuegia jendarteratzeak pertsona askorengan, ezagutza eta ulermena handitu beharrean, nahasmena eta ezjakintasuna hedatzen dituela ulertzen da. Robert Proctor beraren iritziz, botere militar, politiko zein ekonomikoek berariaz bultzatzen dute prozesu hori, interes jakinak bultzatzeko helburuz. Besteak beste, klima aldaketa edota tabakoak sortutako osasun arazoen inguruko nahasmena aipatzen dira agnologiaz aritzerakoan.