Agora (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Agora
Datuak
Jatorrizko izenburua Agora
Izenburua euskaraz Agora
Urtea 2009
Estreinaldia 2009ko urriaren 9a
Generoa historia, drama
Herrialdea EspainiaEspainia
Iraupena 126 minutu
Aurrekontua 75 milioi euro
Banatzailea Focus Features
Newmarket Films
Telecinco Cinema
Zuzendaria
Alejandro Amenábar
Ekoizleak
Fernando Bovaira
Álvaro Augustin
Gidoilariak
Alejandro Amenábar
Mateo Gil
Aktoreak
Rachel Weisz
Max Minghella
Oscar Isaac
Ashraf Barhom
Michael Lonsdale
Rupert Evans
Richard Durden
Musikagileak
Rachel Weisz
Max Minghella
Argazkilariak
Dario Marianelli
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Agora 2009ko Alejandro Amenábar txiletar-espainiar zinema zuzendariaren historia filma bat da. Bertan, Rachel Weisz, Max Minghella, Oscar Isaac, Ashraf Barhom, Michael Lonsdale, Rupert Evans eta Richard Durden aktoreek antzeztu zuten.

Filma hau edozein muturreko siniskera, erlijio edota pentsakerak fanatismoan erortzeko duen arriskua eta kritika garbia da. Bertan, Hipatia Alexandriakoaren bizitza eta azken egunak bai eta kristautasuna Erromako Inperioan indartzen hasi eta erlijio ofiziala izaterako bidean zihoala ikus daiteke.

Ordurarteko espainiar filmarik garestiena izan zen, 75 milioi eurotako aurrekontua izan zuelarik. Bost Goya Sari irabazi zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IV. mendea, Antzinako Egipto Erromatar Inperioko probintzia bat da. Bertako hiririk garrantzitsuena Alexandria da, krisian dagoen eta nahasmena eta bortizkeria nagusi diren munduan kulturaren azken gotorlekua bilakatua. 391. urtean kristau fanatikoz osatutako jendetza batek Alexandriako liburutegia suntsitu zuen. Liburutegiaren barnean Hipatia Alexandriakoa (Rachel Weisz) filosofo paganoa zegoen, antzinaroko jakinduriaren defendatzailea, jendetza horren artean bere morroi izandako Davus gaztea (Max Minghella) dagoela ez da jabetu, morroia bere antzinako nagusiarekiko duen ezkutuko maitasuna eta haziz doan Kristautasunari gehituz lortu dezaken askatasunaren arteko zalantzan dagoelarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]