Agostino Casaroli
Wikipedia(e)tik
Agostino Casaroli (Castel San Giovanni, Piacenza 1914ko azaroaren 24a - Erroma, 1998ko ekainaren 9a) italiar Kardinala izan zen. Vatikanoaren eta Ekialdeko Europako herrialde komunisten arteko harremanak zuzentzen ahalegindu zen 1963tik aurrera. Ahalegin horiei esker jarri zen berriro harremanetan Vatikanoa Hungaria (1964), Txekoslovakia (1965) eta Jugoslaviarekin (1966). 1967an Eliza Katolikoaren Auzi Publikoen idazkari izendatu zuen Paulo VI.a Aita Santuak, eta 1973an Vatikanoko Idazkariaurre. Urte berean egin zuten kardinal. 1981ean Vatikanoaren eta Txinaren arteko harremanak normaltze-bidean jarri zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Italieraz) Webgune ofiziala