Agota Kristof

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Agota Kristof
Datu pertsonalak
Izen osoa Kristóf Ágota
Jaio 1935eko urriaren 30a
Csikvánd (Hungaria)
Hil 2011ko uztailaren 27a
Neuchatel (Suitza)

Agota Kristof (hungarieraz Kristóf Ágota, Csikvánd, Hungaria, 1935eko urriaren 30a-Neuchatel Suitza, 2011ko uztailaren 27a) frantsesez idazten zuen idazle hungariarra zen. Koaderno Handia eleberriagatik frantsesezko europear saria jaso zuen, 2001ean Gotfried Keller saria irabazi zuen eta 2008an Europear Literaturaren Austriar saria eman zitzaion.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

Agota Kristof 1935eko uztailaren 30ean jaio zen. 21 urterekin Hungaria, bere jaioterria, utzi behar izan zuen 1956ko Hungariar Iraultza Varsoviako Itunaren armadak zanpatu zuenean. Agota, bere senarra eta bere lau hilabetetako alabak Suitzako Neuchâtelera ihes egin zuten. Bost urte fabrika batean lanean ibili ondoren senarra eta lana utzi zituen eta frantsesa ikasten eta hizkuntza honetan eleberriak idazten hasi zen.

[aldatu] Lanak

Bere lehen idatziek poesia eta antzerkia landu zituzten, baina alor hauek ez dute bere eleberrien pisua eta garrantzia izan. Ospetsu egin zuena bere trilogia izan zen. 1986an argitaratu zuen bere lehen eleberria, Koaderno Handia; bi urte geroago, Froga; eta trilogia 1991an bukatu zuen, Hirugarren gezurra izenburukoarekin.

Koaderno handiak sari ugari jaso ditu eta 30 hizkuntzatara baino gehiagotara itzulia izan da, baita euskarara ere.

1995ean, Atzo argitaratu zuen.

2004an, L'analphabète (analfabetoa) testu autobiografikoa argitaratu zuen.

Bere azken liburua, Berdin dio, 2005ean argitaratu zuen, Parisen.


[aldatu] Antzerkiak

  • John et Joe (1972).
  • La Clé de l'ascenseur (1977).
  • Un rat qui passe (1972).
  • L'Heure grise ou le dernier client (1975)
  • Le monstre et autres pièces (2007)

[aldatu] Narratiba

  • 1986 Le Grand Cahier (Koaderno handia).
  • 1988 La Preuve (Froga).
  • 1992 Le Troisième mensonge (Hirugarren gezurra).
  • 1995 Hier (Atzo).
  • 2004 L’Analphabète (Analfabetoa).
  • 2005 C'est égal (Berdin dio).

[aldatu] Euskaratuak

Alberdania argitaletxeak egile honen hiru liburu euskaraz argitaratu ditu.

[aldatu] Estiloa

Agota Kristofen liburuek gai gogorrak lantzen dituzte; bakardadea, bortizkeria, gudak, heriotza. Gaiaren gogortasuna orekatzeko estilo irakurterraza erabiltzen du: esaldi lauak, apaindura gabeak, deskripziorik gabeak eta motzak dira, hau da, zuzenean mamira jotzen du. Leku eta pertsonaia askori ez die izenik ere ematen.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak