Agaramont
Wikipedia(e)tik
(«Agramont» orritik birbideratua)
- Artikulu hau Nafarroa Behereko eskualdeari buruzkoa da; familiari gaitzat duena beste hau da: Agaramontar
Agaramont[1] Nafarroa Behereko eskualdea da, herrialdearen iparraldean kokaturik dagoena.
Eskualdeko gentilizioa "agaramontar"[2] da, okzitaniera beste tokiko hizkuntzan gramontés.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Mugak[aldatu]
- Iparraldean Landak (Okzitania)
- Ekialdean Lapurdi
- Mendebaldean Zuberoa eta Bearno (Okzitania)
- Hegoaldean Amikuze eskualdea
Fisionomia[aldatu]
Garazi edota Nafarroa Behereko hegoaldearekin alderatuz lurralde laua da hau, laborantzarako egokia. Amikuze bezala, Bearno eta Landetako auzo-herriekin antza handiagoa du hegoalderago daudenekin baino.
Historia[aldatu]
Erdi Aroan, Agaramonteko jaurerriaren lurrak ziren, hortik eskualdearen izena. Eskualde aberatsa izan zen, Biduze eta Aturri ibaien bidez eginiko merkataritzari esker.
Udalerriak[aldatu]
Hauek dira eskualdea osatzen duten udalerriak:
- Akamarre
- Bidaxune (hiriburua)
- Burgue-Erreiti
- Erango
- Samatze
Erdi Aroan, Ezkoze herri biarnesa ere Agaramont jaurerri barruan zegoen sarturik.
Erreferentziak[aldatu]
| Nafarroa Behereko eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Agaramont • Amikuze • Arberoa • Baigorri-Ortzaize • Garazi • Oztibarre |
||