Agravain

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sir Agravain edo Sir Agravaine, Mahai Borobileko zaldun bat, eta, beraz, Artur erregearen istorioetako pertsonaia bat da. Orkneyko Lot erregearen bigarren semea denez, Artur erregearen iloba eta Gawain, Mordred, Gareth eta Gaherisen anaia ere bada.

Agravainen irudia, gerlari on batena da, baina bere anaia Gawain eta Garethen loriarik lortzen ez duena, eta maliziatsu eta asmo txarrekoa izatearen ospea du. Arturiar elezaharraren bertsio gehienetan, Agravainek, Lancelot Lakukoa eta Ginebra erreginaren arteko adulteriozko harremanaren berri ematen du, Lancelot eta Arturoren arteko gerra sorraraziz, Logres erresumaren galeran amaituko zena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]