Aguas de Barcelona

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aguas de Barcelona
Mota Elkarte Anonimoa
Sektorea Uren kudeaketa
Sorrera 1867
Egoitza Bartzelona
Presidentea Jordi Mercader Miró
Merkatuak Espainia eta Mundua
Irabaziak 338,07 milioi euro (2005)
Langileak 36.538 (2005)
Akziodunak La Caixa
Webgunea http://www.agbar.com

Aguas de Barcelona edo Agbar, ur banatzaile kataluniarra da. Gaur egun bere egoitza Agbar dorrean du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1867an Liejan eta Belgikako kapitalarekin "Compagnie des Eaux de Barcelone" enpresa sortu zen. Enpresa horrek, Bartzelona inguruko herrien ur-hornikuntzaz arduratzen zen. Gaur egun, Bartzelona inguruko herri horiek Bartzelonako auzoak dira, egindako anexioen ondoren. 1881an enpresaburu frantses batek erosi zuen enpresa, eta ordutik "Société Générale des Eaux de Barcelone" izenarekin ezagutu zen.

1919an azkenik enpresaburu katalan talde batek erosi zuen enpresa eta berriro ere izena aldatu eta "Sociedad General de Aguas de Barcelona" jarri zioten. Ordutik erkidego ezberdinetako ur-hornikuntza lehiaketak irabazi ditu eta gaur egun Espainiako hainbat probintzia eta hirietako ur-hornikuntzaz arduratzen da. 1998an Agbar Fundazioa sortu zen. 1999an Txileko Emos enpresa erosi zuen (handik aurrera Aguas Andinas izena ezarri ziotelarik). Enpresa horrek Txileko bost milioi pertsona ingururen ur-hornikuntzaz arduratzen da.

Ur-hornikuntzaz gain bestelako sektoreetan ere inbertsioak egin ditu, halanola automobilgintza, eta ingurugiroaren mantenuarekin zerikusia duten gaiekin. Horrez gain, hainbat herrietan dago gaur egun Aguas de Barcelona, esaterako Ameriketako Estatu Batuetan, autoen aparailuen ingurugiro sistemetan eta Txinan automozio zerbitzuak eskainiz. 2004ean Agbar Museoa sortu zen, Agbar Fundazioaren lana hobeto erakusteko asmoarekin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]