Agustín Moreto y Cabaña
Wikipedia(e)tik
Agustín Moreto y Cabaña espainiar idazlea izan zen (Madril, 1618 - Toledo, 1669). Antzerki-lanak idatzi zituen batez ere, Lope de Vegaren ildotik. Filipe IV.aren gorteko olerkari izan zen. Lan lirikoak, sakramentu-autoak, laudorioak, dantzak, mojingak eta entremesak idatzi zituen, baina komediek eman zioten ospe handiena (ehundik gora komedia idatzi zituen). El desdén con el desdén (1654) obra hartzen da Moretoren lan nagusitzat.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.