Augustin Zubikarai
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Augustin Zubikarai | |
| Jaio | 1914ko azaroaren 3a | |
| Ondarroa (Bizkaia) | ||
| Hil | 2004ko uztailaren 12a | |
| Galdakao (Bizkaia) | ||
Augustin Zubikarai Bedialauneta (Ondarroa, Bizkaia, 1914ko azaroaren 3a - Galdakao, Bizkaia, 2004ko uztailaren 12a) apaiza eta euskal idazlea izan zen. Ohorezko euskaltzain izan zen.
Eduki-taula |
Bizitza [aldatu]
Saturrarango eta Gasteizko apaizgaitegietan ikasi zuen. Hamasei urte zituela hasi zen Euzkadi egunkarian idazten. 1937an Eguna egunkariko erredaktore nagusi izendatu zuten. Geroztik agerkari askotan idatzi zuen: Zeruko Argia, Karmel, Argia, Egan, Boga Boga, Eguna, eta abar.
Espainiako Gerra Zibilean Laredon atxilo hartu zuten eta Aranda de Dueron, Miranda de Ebron eta Oteitzan (Oteiza de la Solana) egon zen preso. Azkenik, Zaragozako kazetari batekin trukatua izan ondoren Frantziara erbesteratu zen, 1940 arte. Antzerki lan askoren egilea da; lehenegoa 1934an sortu zuen Euzkadi egunkarian. 1945an Biarritzeko Euskal Lore jokoetan lehenengo saria lortu zuen, Itxasora lanarenin. 1963an Iru alaba lanarekin Toribio Alzaga saria eta sari bera 1969an Bizitza garratza Mendu zarrak antzezlanarekin jaso zuen. Hauek ez dira jaso izan zituen sari bakarrak: Markinako Lore Jokoena, Bizkaiko Forualdundiarena, Gipuzkoa saria... Baita ere, bestetik, eleberri eta kontakizun ugari argitaratu zituen; genero horretan 1978an Estatuko Kritika Saria jaso zuen Bale denborak eleberriarekin. 1979an Esan eta esango sei liburuekin Azkue saria jaso zuen baita ere.
Baina bereziki antzerkigintzan nabarmendu zen. Herri ohiturak eta hizkera ikertu zituen halaber, eta mendebaleko euskara edo bizkaiera erabili izan zuen bere testuetan. Ohorezko euskaltzaina, eta Euskerazaintza elkartearen zuzendaria izan zen 1978tik 2004ra, hil zen arte alegia; Euskalkiak bultzatzeko ekimena izan zen hauxe, hain zuzen ere.
Lanak [aldatu]
Narrazioa [aldatu]
- Boga ta Zixe. Ondarrutarkeriak (1976, egilea editore)
- Kardala (1976, egilea editore)
- Esan eta esango (1979, Ed. Vascas)
- Peru eta Mari, gureak (1986, Gaubeka Irarkola)
Nobela [aldatu]
- Piñuetako madalenak (1965)
- Bale denborak (1978, Leopoldo Zugaza)
- Anton Guzurretxe (1979, BAK)
- Laiñoak Mundaka'n (1980, Geu)
- Bizitzako urratsak. Gure giroetako eleberria (1981, Geu)
- Ira usaiña (1981, Geu)
- Mon-daka (1981, Geu)
- Itxastarrak (1986, Gaubeka Irarkola)
- Zaldupeko txikiena (1991, egilea editore)
Antzerkia [aldatu]
- Illobearen indarra. 1934, Euzkadi.
- Itxas lapurrak. 1936, Euzkadi.
- Itxasora. 1945.
- Seaska inguruan. 1957, Egan.
- Jaunaren Bidetan. 1959, Egan.
- Iru alaba. 1963, Euskera.
- Gizon on eta andre erre. 1967.
- Aingira kumak. 1969, Egan.
- Errekonduan. 1969.
- Bizi garratza. Mendu zaharrak. 1970, Herri Gogoa.
- Lurrunpean. 1970, Egan.
- Mendi ta itxaso. 1983, Eusko Jaurlaritza.
- Arrain sunda. 1986.
- Arteako itsua eta beste lau antzerki. 1987, Bizkaiko Foru Aldundia.
- Gurea. 1991.
Kronika [aldatu]
- Bizkaiko bidetan. Bizkai (1984, egilea editore)
Biografia [aldatu]
- Balentin Berrio-Otxoa: bizitza, eskutitzak, gorespenak (1988, Bizkaiko Foru Aldundia)
Autobiografia [aldatu]
- Makillen egunak. Guda baten kerizpe eta autsetan (1983, egilea editore)
Bilduma [aldatu]
- "Bigarren Errepublikako denboraldiko idazlanak (1931-1937) eta Ondarroa". 2009, Ondarroako Udala.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Augustin Zubikarai literaturaren zubitegian
- (Euskaraz) Augustin Zubikarairen idazlan guztiak on-line
- (Euskaraz) Augustin Zubikarairen biografia Euskonews Gaztean
- (Euskaraz) Augustin Zubikarai. Euskal idazleen artean erraldoia.
- (Euskaraz) Augustin Zubikarairi buruzko monografikoa Bidegileak bilduman.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.