Ahalmen termiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ahalmen termikoa, erregai mota ezberdinen kalitatea eta ahalmena neurtzeko erabiltzen den terminoa da. Ahalmen termikoaren bidez masa unitate batek aska dezakeen energia kopurua neurtzen da, oxidazioaren bidezko erreakzio kimiko baten ondorioz. Nazioarteko Unitate Sisteman (SI) ahalmen termikoa joule zati kilogramoetan neurtzen da (nahiz eta normalean jouleren tamaina txikia dela eta kilojoule zati kilogramo egiten den). Unitateen Sistema Teknikoan, ordea, kaloria kilogramorekiko neurtzen da, nahiz eta sistema hau zahartuta dagoen. Neurri-unitate anglosaxoietan, BTU librarekiko.