Ahmad Bahgat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ahmad Bahgat
Bizitza
JaiotzaKairo1932ko azaroaren 15a
Herrialdea Egipto
Lehen hizkuntzaarabiera
Heriotza2011ko abenduaren 11 (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaKairoko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
arabiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, eleberrigilea eta gidoilaria

Ahmad Bahgat (arabieraz: أحمد شفيق بهجت‎; Kairo, 1932ko azaroaren 15a - 2011ko abenduaren 11[1]) Egiptoko idazle eta kazetaria izan zen.

Haurtzaroan giro liskartsuan bizi izan zen, batez ere bere izaera asaldatzailea eskolako diziplinaren zorroztasunera egokitzeko izan zituen zailtasunengatik. Horrela, irakasleen eskutik jasotako zigorren oroitzapena duela azpimarratu izan du sarritan. Gaztetatik erakutsi zuen literaturarako zaletasuna, eta eragin handia izan zuen harengan Ingeles Literaturako irakasle zen Rashad Rushdi izeneko osabak. Aita ere Ingeleseko eta Historiako irakasle zuen. Bahgat kazetaritzaren bidez hasi zen literaturaren munduan murgiltzen, 1955ean. Egiptoko Irrati Telebistako buru eta editore nagusi gisa lan egin du, besteak beste, eta kazetaritzan ospe handia lortu du, bai egunkarietan eta bai irratian egindako lanagatik. Telebistarako zenbait gidoi ere idatzi ditu. Baina bereziki nabarmentzekoa da literaturaren alorrean egin duen lana, eleberri, oroitzapen-liburu eta erlijioari buruzko saiakerekin.

Oso idazle bitxia da. Ez du tresna modernorik erabiltzen idazteko, arkatzez idazten du, eta argi artifizialik gabe, argi artifizialak gizakiaren irudimena eta bisualizaziorako ahalmena mugatzen dituela baitio. Bere iritzian, bi eratako izakiak bereizten dira, bizitza bizitzeko sortuak batzuk, eta idazteko sortuak besteak, eta bere unerik atseginenak idazten igarotzen dituenak direla esan ohi du. Idazle sufia izaki, jainkoa gurtzeko kantuak abesten ditu. Baina oso satirikoa izanik, gizartearen gaixotasunak eta ahuleziak adierazten ere trebetasun bikaina erakutsi du. Idazlan aipagarria du Anbiya' Allah (Jainkoaren igarleak) zeinetan adierazi baitzuen erlijioari buruz duen ikuspegia, eta nabarmendu baitzuen historiako gertaeren interpretazio garbia eta sinplea egiteko trebetasuna; eta orobat ditu aipagarriak Wagh Fil-Zeham (Aurpegi bat jendartean); Muzakkirat Zawg (Senar baten egunkaria); eta Qamis Youssef (Joseren alkandora).

Arabiera hitz egiteaz gain, ingelesa eta frantsesa ere hitz egiten ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]