Ahmad Shawqi
Wikipedia(e)tik
Ahmad Shawqi, arabieraz أحمد شوقي, (Kairo, Egipto, 1869ko abenduaren 25a - Kairo, 1932ko abenduaren 13a) egiptoar poeta izan zen.
[aldatu] Biografia
Frantzian egin zituen ikasketak. Gai berriak eraman zituen arabiar poesiara, eta islamaren aurreko arabiar poesiaren moldeak erabili zituen. Antzerki-lanak aurkeztu zituen neurtitzetan: Masra Kulyubatra ("Kleopatraren gainbehera"). Amir al- Sho’araa’ ("Poeten printzea") titulua eman zioten 1927an.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.