Ahmad Shawqi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ahmad Shawqi.

Ahmad Shawqi, arabieraz أحمد شوقي‎, (Kairo, Egipto, 1868 - Kairo, 1932ko urriaren 13a) egiptoar poeta izan zen.

Biografia

Frantzian egin zituen ikasketak. Gai berriak eraman zituen arabiar poesiara, eta islamaren aurreko arabiar poesiaren moldeak erabili zituen. Antzerki-lanak aurkeztu zituen neurtitzetan: Masra Kulyubatra ("Kleopatraren gainbehera"). Amir al- Sho’araa’ ("Poeten printzea") titulua eman zioten 1927an.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ahmad Shawqi Aldatu lotura Wikidatan