Ahmad bin Hanbal
Wikipedia(e)tik
Ahmad bin Hanbal Arabiar teologoa (Bagdad, 788 - Bagdad, 855). Erlijio mailako arrazonamendu oro baztertu eta tradizio hutsari eutsi behar zitzaiola zioen. Mutazilitek agintea eskuratu zutenean, preso hartu zuten. Hura hilez gero, IX. mendearen bukaeratik aurrera, guztiz zabaldu ziren haren teoriak. Islam ortodoxoaren barneko lau errituetatik bat da hanbalismo deritzana.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.