Ahmed Ben Bella
Wikipedia(e)tik
Ahmed Ben Bella (Marnia, 1916ko abenduaren 25a - Aljer, 2012ko apirilaren 11a) politikaria eta gudaria izan zen, Aljeriako estreinako lehendakaria izan zena.
Frantziako armadako ofizialorde ohia, Aljeriako jaikialdiaren buruzagi bihurtu zelarik, Frantziara baztertu zuten 1956tik 1962ra bitartean. Eviango Itunen ondoren, aske utzi zuten, eta Aljeriako estreinako lehendakaria izan zen (1963). Houari Boumedienek eraitsi eta preso hartua (1965), hamalau urte eman zituen espetxean, Chadli Benjedid lehendakari berriak 1979an aske utzi zuen arte. Autogestioaren aldeko sutsua, islamiar fundamentalismoaren aldeko joera erakutsi zuen bere bizitzaren azken urteetan.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
