Ahots Elektronikozko Fenomeno
Wikipedia(e)tik
Ahots Elektronikozko Fenomenoak edo AEF (gaztelaniaz, psicofonía eta ingelesez, EVP edo Electronic Voice Phenomenon) tresna elektronikoez jasotako eta jatorri ezezaguna duten ahots-mezuak dira. Pertsona askok fenomeno paranormaltzat hartzen dituzte ustezko ahots hauek, hildako pertsonen mezuak direla baieztatuz sarritan. Ikerlari batzuen ustez, fenomeno hauek apofeniaz, hau da soinu nahasien artean mezu garbiak entzunez, zein iruzurrez sor daitezke.