Ahuntzen uhartea (Niagara)

Koordenatuak: 43°04′50″N 79°04′00″W / 43.080555555556°N 79.066666666667°W / 43.080555555556; -79.066666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ahuntzen uhartea (Niagara)
Datu orokorrak
Garaiera558 ft
Motaibai-uharte
Geografia
Map
Koordenatuak43°04′50″N 79°04′00″W / 43.080555555556°N 79.066666666667°W / 43.080555555556; -79.066666666667
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
County of New YorkNiagara konderria (New York)
Ameriketako Estatu Batuetako hiriNiagara Falls (New York)
Babestutako-eremuaNiagara Falls State Park (en) Itzuli
Ur-gorputzaNiagara ibaia

Ahuntzen uhartea (ingelesez: Goat Island) Niagara ibaian bizilagunik gabeko uharte txiki bat da, American falls eta Horseshoe Falls ur-jauzien artean Niagara ur-jauzien area barruan kokatzen dena. Irla hau Kanada eta Estatu Batuen arteko muga naturala jotzen bada ere, osorik Estatu Batuetan dago.[1]

Ahuntzen uhartea, erabilgarri dauden ikuspegirik ikusgarrienetako bat eskaintzen duena, bereziki Terrapin Pointen, oso turismo helmuga ospetsua da AEBetako aldeko ur-jauziak bisitatzen dutenentzat. Ahuntzen uhartea kontinentera konektatuta dago bi zubirekin oinez, autoz eta errailen gabeko trenez pasatzeko. Irla oihantsua da eta bidezidor ugari ditu. Igogailu batek ur-jauzien oinetara eta Haizetako haitzulorako sarbidea ematen du.

Teslari monumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartean Nikola Tesla asmatzaileari eskainitako monumentua dago. Estatua 1976an Jugoslaviako gobernuak Estatu Batuetako gobernuari oparitu zion. Eskulturaren egilea Frano Kršinić (1897-1982) izan zen, Jugoslaviako eskultore ospetsua.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Vanderwilt, Dirk (2007). Niagara Falls: With the Niagara Parks, Clifton Hill, and Other Area Attractions, 35.or. Channel Lake, Inc., ISBN 978-0-9792043-7-1

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
New Yorkeko estatua
Artikulu hau New Yorkeko estatuko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.