Ahura Mazda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ardashirren inbestidura Ahura Mazdaren partetik

Ahura Mazda (Ahura Mazdā) edo Ormuz, Zoroastrok, sortu gabeko Sortzailetzat, hau da, jainkoa bezala goraipatutako jainko baten avesterazko izena da.

Zoroastrismoa, honela, praktikatzen dutenek, Mazdaysana, Mazdaren gurtza bezala deskribatzen dute. Avestan, "Ahura Mazda da gurtza objektu gorena", lehen jainkoa eta sarrien aipatzen dena Yasna liturgian. Zoroastroar kosmogonia eta tradizioan, jainko txiki guztiak ere, Mazdak sortuak dira.

Ahura Mazda, Auramazda da antzinako persieraz, Aramazd partieraz eta armenieraz Egungo persieran eta ertainean, bere erabilera aldatu egiten da, baina Hormizd, Hormuzd, Ohrmazd eta Ormazd/Ōrmazd, ohiko transliterazioak dira.

Zeruko jainkoa zen, orojakituna eta zeruko apaiza, joera zintzoko jainkoen buru (ahurak). Jainko abstraktu eta traszendente bat zen, irudi zehatzik gabea, eta, beraz, ezin zen irudikatu. Bere semea, Atar jainkoa zen, suarekin identifikatua.

Ahura Mazda, Angra Mainyu edo Ahriman gaizkiaren jainkoaren jainko antagonikoa da, Ahriman, joera gaiztoko jainkoen (daeva) buru zena.

Nomenklatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mazda, edo, hobe esanda, avesterazko bere forma den Mazdā-, Mazdå nominatiboak, proto-iranerazko Mazdāh isladatzen du. Orohar, jainkoaren jatorrizko izentzat hartzen da, eta, bere kognatu sanskritoa den medhāk bezala, "adimena" edo "jakinduria" esan nahi du. Bi hizkuntzetan, hitzek, proto indo iranierazko *mazdhā isladatzen dute, proto indo-iranierazko *mn̩sdʰeh1, literalki, "buru lasaia" esan nahi duena, eta, beraz, jakintsua.

Ahura, jatorrian, ahurazko esan nahi zuen adjektibo bat izan zen, entitate indo-iraniar zehatz bat bereiztuz, asura deritzona. Antzinako testu indiar eta iraniarretan oraindik aztarna argiak dauden arren, bi kulturetan, hitza, noiz behinka agertzen da beste jainko batzuen epiteto bezala.

Gatha (Gāθās) deritzenetan, egiletza, Zoroastro berari ematen zaion ereserkietan, izenaren bi zatiak, ez dira, derrigorrez, aldi berean erabiliak, are elkartrukatuak ere badira, edo alderantzizko ordenan erabiltzen dira. Hala ere, Avestaren testurik berrienetan, Ahura eta Mazda, Ahura Mazda izenaren zati osakide dira, beste hizkuntza iraniar batzuetan elkartuak direnak.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahura Mazda, jainko proto indo-iraniar baten baliokide kontzeptualtzat onartzen den arren, xehetasunei dagokienez, espekulazioa eta eztabaida dago. Adostasun eskolasiko batek, *vouruna eta *mitra prototipikora lotura bat identifikatzen du, baina ez dago ezarritako adostasunik, bietakoren bat Ahura Mazda denik esaten duenik, edo biak batera, edo are, bi horien gainetik dagoen norbait.

Iritzi bat, jainko proto indo-iraniarra "Asura Aita" dela da, izenik gabe, hau da, Rig Vedako Varuna. Iritzi honen arabera, mazda zoroastroarra, Vedako medhiraren baliokidea da, Rig Veda 8.6.10ean, Varunak bere gurtzaileei eskaintzen dien "ordena kosmikoaren ikuspegia" bezala deskribatua. Ahura Mazda, *mitra-*vouruna dvandah espresioaren irandar garapena izan daitekeela ere iradoki da, mitra, Izenik gabeko Jauna delarik (Ahura) eta vouruna, mazdal/medhira delarik, aurretik esan bezala. Konstelazio honetan. Ahura Mazda jainko konposatu bat da, non mitraren ezaugarri mesedegarriek, vourunaren ezaugarri kaltegarriak ezabatzen dituzten.

Beste iritzi baten arabera, Ahura Mazda, Ahura nagusia bezala ikusia da, vouruna eta mitraren gainetik dagoena, eta Rig Vedako izen gabeko Asura Aita, jainko ezberdin bat da, honekin, Ahura Mazda lotua izan daitekeelarik ala ez. Iritzi honen garapen batean, mitra-vouruna dvandvah espresioa ez da Avestako Mitra-Baga zaharra baino. Baina, Vedetan, Baga, jainko txiki bat den bitartean, proto indo-iraniar garaietan, hau, vouruna kontzeptuaren epiteto bat izan zen, eta Iran Garaian, vourunarentzako gurtza titulu bat izaten jarraitu zuen, ondoren, ordezkatu ere egin zuelarik. Persepoliseko gotorleku batetako #337 taulatxoan, Ahura Mazda, Mitra eta Bagarekiko ezberdina dela ere aipatu da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ahura Mazda Aldatu lotura Wikidatan