Aia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Aia (argipena)

Aia

GipuzkoaGipuzkoa
Aiako armarria
Izen ofiziala Aia
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Urola Kosta
Alkatea Igor Iturain Ibarguren
(EAJ)
Herritarra aiar
Koordenatuak 43°14′0″N 2°8′0″W / 43.23333, -2.13333 (Aia) Koordenatuak: 43°14′0″N 2°8′0″W / 43.23333, -2.13333 (Aia)

Eremua 55,27 km2
Euskaldunak  %96,18 (2001)
Distantzia 23 km. Donostiara
Postakodea 20809
Biztanleria 1.854 bizt (2008)
Dentsitatea 33,54 bizt/km²
Sorrera 1563
www.aiako.com


Aia Gipuzkoako Urola Kosta eskualdean kokaturik dagoen udalerria da. Nekazal herri zabala da, 56 km² ditu. Pagoeta Parke Naturalaren zatia da Aia eta 1.854 biztanle zituen 2008an. Donostiatik 25 km-ra dago.

Ikuspegia

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Iparraldealdean Orio eta Zarautz udalerriekin egiten du muga, ekialdean Usurbil, Zizurkil eta Asteasurekin, hegomendebaldean Errezilekin eta, azkenik, mendebaldean, Zestoarekin. Bihotz formakoa da Aia eta kostaldera irekiune txiki baten bidez iristen da, Txurrukako hondartzara.

[aldatu] Auzoak

Aiak eremu handia du eta bertan sakabanatuta daude 11 landaguneak.

[aldatu] Ikustekoak


[aldatu] Gizartea

Eboluzio demografikoa
1860 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2006
2.529 2.261 2.375 2.273 2.391 2.446 2.633 2.582 2.381 1.930 1.659 1.773

[aldatu] Kirolak

Aian 4 kirol elkarte daude:

  • LARRA-TXORI
  • ALKAR
  • INDAMENDI AUZOA K.E.

(Hiru hauek arrantza eta ehiza elkarteak dira)

  • INDAMENDI AUZOA K.E.: Kirol Elkarte honek aretoko futbol eta pilota taldeak ditu.

[aldatu] Politika

Igor Iturain Ibarguren da Aiako alkatea, EAJ-PNV alderdikoa.

Azken udal hauteskundetan, lau alderdi aurkeztu ziren Aian; EAJ-PNV, EA, EAE-ANV eta PP. PP alderdiko zerrendetan ez zegoen Aian erroldadutako inolako pertsonarik aurkezten.

Bozketaren ondorioak hauek izan ziren:

  • Eusko Alderdi Jeltzalea: 561 bozka(%62,89), eta 6 zinegotzi
  • Eusko Abertzale Ekintza: 243 bozka (%27,24), eta 3 zinegotzi.
  • Eusko Alkartasuna : 81 bozka (%9,080), eta zinegotzik ez. (Zeukana galdu eta EAE-ANV-k eskuratu zuen).
  • Partido Popular : 7 bozka(0,78), eta zinegotzik ez.

Aia, ohitura eta usadioetan murgildutako herria denez, antzinako euskal kulturaren eredua da eta hau hauteskundeetan nabarmen geratzen da %99k alderdi euskaldunak bozkatzen baititu.

[aldatu] Festak eta Ohiturak

[aldatu] Aia herrian

[aldatu] Auzoetan

  • Altzola: San Roke eguna ospatzen da, eguna abuztuan izan arren, azaroaren 18an ospatzen da.
  • Elkano: San Pedro, ekainaren 29an.
  • Laurgain: San Migel eguna, irailaren 29an.
  • San Pedro: Auzoaren santuaren eguna, ekainaren 29an, Elkanon bezela.
  • Santiago: Santiago eguna, uztailaren 25ean.
  • Urdaneta: San Martin, abuztuaren 11n.
  • Iturriotz: ekainaren 24an erromeria dago San Juan baselizaraino.

[aldatu] Aiar ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera


Tresna pertsonalak