Aiako Harria
Wikipedia(e)tik
|
||||
|---|---|---|---|---|
Aiako Harria eta atzealdean Kantauri itsasoa |
||||
| Garaiera | 837 m | |||
| Gailurra | Erroilbide m | |||
| Koordenatuak | ||||
| Mendilerroa | Aiako Harriaren natura parkea | |||
| - | ||||
Aiako Harria Gipuzkoako mendirik zaharrena dugu, Aiako Harriaren natura parkearen barnan. Oiartzun, Irun eta Lesakaren (Nafarroa) artean kokatuta dago. Beste mendi guztiak ez bezala, ez da sortu orogeniagatik, baizik eta granitozko intrusio batengatik.
Bertan, bista izugarriez gozatzeko aukera dago eta horretarako natura parkea bihurtu zuten, Urdaburu mendiarekin batera. Honekin batera, bere faunaz gozatzeko aukera ere ematen du.
Eduki-taula |
[aldatu] Mendia
Mendi hau hiru tontorrez osatuta dago, 4 kilometroko luzaera gora-beheratsuarekin, garaienak 837 metro neurtzen dituela: iparraldekoa Hirumugarrieta (806 m), erdialdekoa Txurrumurru (821 m) eta hegoaldekoa Erroilbide (837 m).
[aldatu] Natura Parkea
Artikulu nagusia: Aiako Harria natura parkea
Aiako Harriaren natura parkeak6.913 hektareako zabalera dauka. Gipuzkoako Bidasoaldea, Oarsoaldea, eta Donostialdea eskualdeak hartzen ditu barne, Irun, Errenteria, Oiartzun, Donostia eta Hernani udalerriek osatzen dutelarik. Ekialdean, Bortzirirekin (Nafarroa) eta iparraldean Hendaiako Kantonamenduarekin (Lapurdi) egiten du muga.
Aiako Harria mendia beraz gain, beste tontor hauek osatzen dute Parkea: Zaria (635m), Bunanagirre (781 m), Bianditz (797 m), Errenga (786 m), Irupagoeta (534 m), Erlaitz (498 m), Pagogaña (480 m), Urdaburu (599 m) eta Aldura (537 m).

