Aiara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aiara

 Araba
Aiara
Izen ofiziala Aiara / Ayala
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Araba
Aiaraldea
Alkatea Josu Artetxe (Bildu)
Herritarra Aiarar
Koordenatuak 43°5′0″N 3°3′47″W / 43.08333°N 3.06306°W / 43.08333; -3.06306Koordenatuak: 43°5′0″N 3°3′47″W / 43.08333°N 3.06306°W / 43.08333; -3.06306

Alava municipalities Ayala.JPG

Eremua 140,85 km2
Distantzia 46 km Gasteizera
Posta kodea 01476
Biztanleria 2.880 bizt (2011)
Dentsitatea 20,45 bizt/km²
http://www.aiarakoudala.com

Aiara (ofizialki Aiara / Ayala) Arabako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Gasteiztik 46 bat kilometrora. Udalerriak Arespalditza du herriburu eta beste 22 herriz ere osatua dago; populatuena Luiaondo da.

Aiaraldeko eskualdea osatzen du Amurrio, Artziniega, Okondo eta Laudio udalerriekin batera.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Mugakideak

Iparraldean Gordexola (Bizkaia), hegoaldean Merindadeak (Burgos) eta Urduña (Bizkaia), hego-ekialdean Amurrio, ipar-ekialdean Okondo eta Laudio eta mendebaldean Artziniega eta Merindadeak mugakide ditu.

[aldatu] Inguru naturala

Salbada mendilerroa edo Gorobelgoa udalerriaren hegoaldean zabaltzen da, Merindadeak eskualde burgostarretik banatuz.

Ikustekoa da Soxotik gertu dagoen Peñaladros izeneko ur-jauzia, 25-30 metroko garaiera duena.

[aldatu] Historia

Historikoki garrantzi handia izan du, batez ere Erdi Aroan, azken hamarkadetan gainbehera badator ere. Gaur egun 2.500 biztanlera ere ez da ailegatzen udalerri osoa.

Historiaurreari dagokionez, hiru trikuharri aurkitu dira Aiaran; haietariko bi Añesen, eta Menoion bestea. K. a. XXV. mendekoak omen dira.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Aiara udalerria 24 herriz osatua dago:

  1. Aginaga
  2. Añes
  3. Arespalditza (herriburua)
  4. Beotegi
  5. Erbi
  6. Erretes-Lanteno
  7. Etxegoien
  8. Izoria
  9. Kexaa
  10. Lanteno
  11. Lexartzu
  12. Luiaondo
  13. Luxo
  14. Madaria
  15. Maroño
  16. Menagarai
  17. Menoio
  18. Murga
  19. Olabezar
  20. Opellora
  21. Ozeka
  22. Sanbantone
  23. Soxo
  24. Zuhatza

[aldatu] Demografia

Aiarako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
3.111 3.222 2.671 2.737 2.913 2.882 2.881 2.754 2.651 2.302 2.065 2.117 2.625

[aldatu] Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Josu Artetxe hautatu zuten alkate.

Aiarako udalbatza

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua[1]
Bildu
4
591 (%37,08)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4
477 (%29,92)
Aiara Batuz
2
314 (%19,70)
Alderdi Popularra (PP)
1
160 (%10,04)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
-
52 (%3,26)

[aldatu] Kultura

[aldatu] Ondasun nabarmenak

[aldatu] Euskara

XIX. mendera arte ibarreko herri batzuetan euskara mantendu egin zuten, baina hortik aurrera gainbehera handia gertatu da Aiaran. Gaur egun, aiararren ia laurdena euskalduna da, eta haiek biltzeko asmoz Hogeitalau Euskara Elkartea sortu zuten.

[aldatu] Aiarar ezagunak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Aiara
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak