Aiaraldea
|
Aiaraldea |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Azalera | 328,12 km² | |
| Biztanleria | 34.231 (2010) | |
| Dentsitatea | bizt / km² | |
| Udalerriak | 5 | |
| Herririk handiena | Laudio (18.276 biztanle) | |
Aiaraldea edo Aiarako kuadrilla Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualdeetako bat da, probintziako ipar-mendebaldean eta izen bereko haranean kokatua. Udalerri hauek hartzen ditu: Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondo. Guztira 328,12 km² ditu (Arabaren % 10), eta 34.231 biztanle zituen 2010ean (Arabaren % 11).
Nerbioi ibaiaren arroko herriak biltzen ditu batik bat. Bertakoak dira Laudio (hiriburua) eta Amurrio, biztanleria aldetik herrialdeko bigarren eta hirugarren udalerriak, hurrenez hurren.
Eduki-taula |
Udalerriak [aldatu]
Aiaraldeak bost udalerri biltzen ditu. Eskualdearen azaleraren % 40 Aiarak hartzen badu ere, Aiaraldeko biztanleria oso kontzentratuta dago Laudion eta Amurrion, ondorengo taulan ageri denez.
| Udalerria | Kontzejuak | Alkatea | Alkatearen alderdi politikoa |
Biztanleria (2010) |
Biztanleriaren ehunekoa, Aiaraldeko guztizkoan |
Lur eremua (km²) |
|
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | Laudio | Natxo Urkixo | Bildu | 18.420 | 53,8 | 37,56 | |
| 2 | Amurrio | Aloria Artomaña Baranbio Delika Larrinbe Lekamaña Lezama Saratxo Tertanga |
Josune Irabien | EAJ | 10.050 | 29,3 | 96,36 |
| 3 | Aiara | Aginaga Añes Arespalditza (herriburua) Beotegi Erbi Erretes-Lanteno Etxegoien Izoria Kexaa Lanteno Lexartzu Luiaondo Luxo Madaria Maroño Menagarai Menoio Murga Olabezar Opellora Ozeka Sanbantone Soxo Zuhatza |
Josu Artetxe | Bildu | 2.827 | 8,3 | 140,85 |
| 4 | Artziniega | Agurtzane Llano | EAJ | 1.818 | 5,3 | 27,45 | |
| 5 | Okondo | Sergio Tato | Bildu | 1.116 | 3,3 | 29,90 | |
| Aiaraldea | 34.231 | 100 | 328,12 |
Horietaz gain, Bizkaiko Orozko eta Urduña ere Aiaraldekotzat jotzen dira, arrazoi geografiko eta sozialengatik.
Historia [aldatu]
Aiarako Jaurerriak garrantzi handia izan zuen Erdi Aroan. XIV.-XV. mendeetan, Arabako gainerako lurraldeak bezala, Gaztelako Koroaren menpe geratu zen.
Ekonomia [aldatu]
Oro har, industriari emandako eskualdea da. Lehen sektoreak ez du pisu handirik, baina Aiaraldea da Arabako Txakolinaren ekoizle nagusia, jatorrizko izendapena 2003tik duena, eta Amurrion daude bailarako bi upelategiak.
Kultura [aldatu]
Hizkuntza [aldatu]
Gaztelania da nagusi Aiaraldean, baina azken hamarkada hauetan gero eta handiagoa da euskaldunen kopurua. 1996ko datuek adierazten dutenez, urte horretan biztanleen % 58 erdalduna zen. Batez beste, urte hartako erroldak biltzen zituen 33.246 biztanleetatik 6.791 euskalduntzat zuten euren burua, 7.037k ia euskalduntzat -euskara indarberritzen ari den seinale- eta 19.418k erdalduntzat.
Hedabideak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Frantsesez) Aiarako kuadrillako turismo bulegoa
- (Euskaraz) aiaraldea.com webgunea
|
|||||||||||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.