Aiax Oileo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Poseidon eta Aiax (Aiaxen heriotza).

Aiax Oileo edo Aiax Txikia (grezieraz Αίας) Lokridako errege zen Oileoren semea zen. Txikia ezizena Aiax Nagusiagandik bereizteko jasotzen du, Telamonen semea zena eta bere garaieragatik ezaguna zena.

Lokriko destakamendua lideratu zuen Troiako Gerran zehar, non toki garrantzitsu bat izan zuen.

Hirian Troiako Zaldiaren barnean sartu zen gerlarietako bat izan zen. Eta azken gudu honetan, Akilesen seme zen Neoptolemorekin batera errege jauregian sartu zen, non lehenak Priamo erregea hil zuen, Aiaxek Kasandra printzesa Atenea jainkosari eskainitako aldare baten azpian babestuta topatu zuen bitartean. Eta honek errukia eskatu zuen arren jainkosaganako errespetuagatik, harpilaketaren ezinegonean, Aiaxek ez zuen entzun eta hantxe bertan bortxatu zuen.

Honek Atenearen haserrea piztu zuen, nork, Poseidonen laguntzarekin Aiaxen itsasontzia hondoratzen duen greziar flota euren aberrirako itzulera bidaian sakabanatzen duen zoritxarreko ekaitzean zehar.

Hortik bere heriotzari buruz bi istorio egotea. Hedatuena itota hil zela da bere itsasontzia Egeo itsasoko Gira Harriak izeneko haitz baten aurka jo ondoren bere itsasontzia hondoratu zenean. Besteak, urak harri hauetako baten gainean utzi zuela da konorterik gabe zegoen bitartean. Behin ekaitza amaitu eta Aiax esnatu zenean, ekaitza Poseidonek sortua zela jakinda bere pekatuengatik zigortzeko, jainkoaz trufatzen hasi zen, ahalak eta bi egin bazituen ere ez zuela hiltzea lortu esanez. Aiaxen zoritxarrerako, erantzun bat bailitzan, hiruhortz bat zeraman esku bat uretatik irten zen eta Aiaxi jaurti zion hiruhortza. Armak Aiaxen paparra zeharkatu zuen eta harkaitzean sartuta geratu zen, berehalako batean akabatuz. Esaten denez, bere arimak gorputza utzi bezain pronto, hiruhortza eta bere gorputza harri bihurtu eta han geratu ziren, Egeo itsasoaren uretatik gainirteten den harkaitz bat bezala betirako.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Aiax Oileo
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak