Aieneen Harresia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kotela gauez

Aieneen Harresia edo Erosten Harresia judutarrentzat toki sakratua da. Euste harresi bat ere bai. Herri iritziaren arabera, Jerusalemgo tenpluaren azken arrastoa izango litzateke, judaismoaren eraikinik sakratuena. Oraindik geratzen diren arrastoak Herodesen garaikoak dira. Honek, Moria mendiaren inguruan euste harresi handiak eraikitzea agindu zuen, K. a. 37. urtean, lehenengo eta bigarren tenplua eraikiak izan ziren zelaigune txikia handituz, gaur egun Mezkiten Zelaigunea izenarekin ezagutzen dena (musulman tradizioaren arabera) edo Tenpluaren zelaigunea (judeokristau tradizioaren arabera).

[aldatu] Historia

Lehen tenplua, edo Salomonena errege honen erregealdian eraiki zen, K. a. X. mendean, eta babiloniarrek deuseztu zuten K. a. 587. urtean. Bigarren tenplua, Esdras eta Nehemiasek eraiki zuten K. a. 445an, Babiloniako erbestetik itzuli ondoren, eta erromatarrek deuseztu zuten 70an, Judutar Matxinada Handian. Modu horretan, tenplu bakoitzak, 400 urte inguru iraun zuen zutik.

Historiaren arabera, Vespasiano erromatar enperadorearen legioek tenplua deuseztu zutenean, kanpo harresiko zati bat bakarrik geratu zen zutik. Garai horretan legioen jeneral zen Titok harresi hau utzi zuen, judutarrek, Erromak Judea garaitu zuenaren oroitzapen garratza izan zezan (hortik Aieneen Harresia izena). Judutarrek, baina, Jainkoak eginiko promes bat zela sinesten zuten. Promes honen arabera beti egongo litzateke zutik Tenpluaren zati bat, judutar herriarekin zuen betiereko aliantzaren seinale gisa. Judutarrek, harresi honen aurrean otoitz egin dute azkeneko 2000 urteetan, toki helgarririk sakratuena dela ustez, ez baitute Mezkiten Zelaigunera sartzerik, guztietan sakratuena izango litzatekeena.

Bar Mitzvah baten ospakizuna Aieneen Harresiaren aurreko zelaigunean.

Arruntki, horren aurrean, herriaren deusezteari eta hebrear herriaren banaketari buruzko aieneak egiten dira, ostirala, intentsitate bereziko eguna delarik. Erregu bat idatzita duen papertxo bat harresiaren zuloetatik sartzeko ohiturak, mende askotako antzinatasuna du. Judutarren otoitzen artean, Jainkoari, Israelera itzultzeko erreguak, kanpoan aurkitzen diren judutar guztien itzulera eta aro mesianikoaren iristea, judutar mesiasaren iristearekin daude.

Aieneen Harresia sakratua da judutarrentzat, Tenplua ekialdetik eta hegoaldetik inguratzen zuen harresiaren azken zatia baita. Gainera, Harresia, sancta sanctorumetik gertuen dagoen tokia da. Harresiaren hiru sekzioetatik, ekialdekoa, hegoaldekoa eta mendebaldekoa, azken hau da otoitz egiteko toki tradizionala (hortik bere hebreerazko izena, Hakótel Hama'araví, "Mendebaldeko Harresia").

Mezkiten Zelaigunean, Harresiak inguraturik, musulmanek, mendeetan zehar, Harkaitzeko Kupula eta Al Aksa meskita eraikitzen aritu dira.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak