Aihotz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aihotza

Aihotza aizto handi bat da, baina ezpata baino laburragoa. Ohi, 60 zentimetro baino gutxiago neurtzen du eta aho bakarrekoa da. Belarra eta azukre kanabera mozteko, landareen inausketarako eta oihanean aurrera egin ahal izateko erabiltzen da.

Orohar, ahoa oso zorrotza da aiztoaren muturretik gertuen dagoen zatian. Aihotzaren punta, armaren gainontzeko zati guztiaren zertxobait gainetik dago. Aihotzaren aurrealdeak, goitik beherako bihurgune bat erakusten du.

Badago beste aihotz mota bat, aurrealdea zorrotza duena eta, bi aldeetatik azken zatian zorrozten dena. Sastrakak eta belarra mozteko erabiltzen da bereziki.

Aihotzaren aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fakoia: Argentinako Pampan jatorria duena.
  • Filipinak uharteetako Boloa oso antzeko tresna da baina bere orria asko zabaltzen da puntara heltzean, mozten duen zatian, astunagoa egiteko. Arma bezala erabili zen espainiarren aurkako Filipinar Iraultzan, eta, beranduago, Filipinar-Estatubatuar Gerran, gerrilen arma ezaugarritsua izan zen.
  • Goloka. Hau, Indonesiakoa da. Orria laburragoa eta sendoagoa du. Askoz eraginkorragoa zuhaitzak dauden tokian
  • Kukri nepaldarra. Antzerako lanetarako erabiltzen den orri kurboa da.
  • Panga (swahiliera), orri zabalagodun aldaera bat da, Ekialdeko Afrikan erabiltzen dena
  • Parang malasiarra, orri labur eta zabala duena, landaretza mozteko
  • Txarapoa Hau, Venezuelako Andeetan erabiltzen da. Orri zabala eta kurboa du. Edozein lanetarako erabiltzen da
  • Rula Venezuela eta Kolonbiako Andeetan erabiltzen da. Arinagoa eta malguagoa. Batipat kolonbiar aldean erabiltzen da
  • Kuma El Salvadorrekoa. Laburra, zurruna eta nahiko kurboa. Lorezaintzan erabiltzen da.
  • Guaparra mexikarra. Luzeagoa eta meharragoa, muturra erpin forman duela. Apaingarri gisa erabiltzen da zaldientzako aulkietan.
  • Sable Gorria Ekuadorrekoa. Bere ezaugarri aipagarriena, orriaren amaieran zabalagoa izatea da. Lan tresna bezala erabiltzen da batik bat.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aihotz Aldatu lotura Wikidatan