Aillwee leizea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aillwee leizea
Aillwee cave waterfall.jpg
Ur-jauzia Aillwee leizearen barnean.
Bertako izena Pluaiseanna na hAille Buí
Udalerria Ballyvaughan
Koordenatuak 53°05′20.94″N 9°08′37.37″W / 53.0891500°N 9.1437139°W / 53.0891500; -9.1437139Koordenatuak: 53°05′20.94″N 9°08′37.37″W / 53.0891500°N 9.1437139°W / 53.0891500; -9.1437139
Luzera 1500 m.

Aillwee leizea (irlanderaz Pluaiseanna na hAille Buí, ingelesez Aillwee Cave eta, batzutan, McGann's Cave ere deitua, hots, "McGannen Leizea") Irlandako mendebaldean dagoen Clareko konderriaren iparraldean kokatzen den leize bat da. hain zuzen ere The Burren izeneko eremu karstikoan kokatua dago. Ballyvaughan udalerriaren lursailetan kokatua dago, herrigunetik nahiko hurbil.

Ingelesezko Aillwee izena, irlanderazko Aill Bhuí izenetik dator, honek "Labar Horia" esan nahi duelarik. Leizeak 1944an topatu zituzten, 1973 inguruan ikertuak izan zirelarik.

Leizea osatzen duen pasabide sistema mendi barnean kilometro batez barneratzen da. Bere ezaugarrien artean lurpeko ibaia eta urjauzi daude, bai eta estalaktita eta estalagmitak ere.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aillwee leizea Aldatu lotura Wikidatan