Aimar Olaizola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Olaizola II.a
Olaizola II.JPG
Izen osoa: Aimar Olaizola Apezetxea
Jaiotza data: 1979ko azaroaren 13a
Jaioterria: Goizueta, Nafarroa Garaia
(Euskal Herria)
Egungo enpresa: Asegarce
Postua: Aurrelaria
Altuera: 1,83 m
Pisua: 88 kg
Debutatze data: 1998ko apirilaren 12a
Debutatze pilotalekua: Jaian jai (Lekunberri)

Aimar Olaizola Apezetxea, pilota arloan Olaizola II.a deituraz ezaguna (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1979ko azaroaren 13a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. Esku huskako pilotako lehiaketa nagusietan (buruz burukoa, binakakoa eta lau eta erdikoa) irabazlearen txapel gehien jantzi dituena da jardunean diren pilotarien artean (hamahiru txapel, guztira); eta, 20 txapel irabazi zituen Retegi II.aren atzetik, inoizko pilotarien artean txapel gehien jaso dutenetatik bigarrena da.

Olaizola II.aren ezaugarri nabarmenenetakoak dira ezker gantxo ikaragarria eta defentsa, baina postura guztiak ezin hobeto kontrolatzen ditu, ezkerrarekin batez ere. Ezagunak dira Juan Martinez de Irujoren aurka jokatu dituen partida ikusgarriak, buruz buru bereziki; izan ere, esku huska, Irujo eta Olaizola dira pilotari nabarmenenak XXI. mendean.

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2003 Patxi Ruiz Olaizola II.a 22-7 Atano III.a
2005 Olaizola II.a Martinez de Irujo 22-18 Atano III.a
2006 Martinez de Irujo Olaizola II.a 22-17 Atano III.a
2007 Olaizola II.a Barriola 22-10 Atano III.a
2009 Martinez de Irujo Olaizola II.a 22-12 Atano III.a
2011 Xala Olaizola II.a 22-19 Bizkaia
2012 Olaizola II.a Martinez de Irujo 22-7 Bizkaia
2013 Olaizola II.a Martinez de Irujo 22-7 Bizkaia

Lau eta erdiko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
2002 Olaizola II.a Barriola 22-13 Ogeta
2004 Olaizola II.a Barriola 22-08 Ogeta
2005 Olaizola II.a Xala 22-05 Atano III.a
2008 Olaizola II.a Martinez de Irujo 22-17 Atano III.a
2011 Olaizola II.a Martinez de Irujo 22-12 Bizkaia
2012 Olaizola II.a Bengoetxea VI.a 22-9 Ogeta
2013 Olaizola II.a Martinez de Irujo 22-16 Ogeta

Binakako Txapelketa Nagusiko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tantoak Pilotalekua
2003 Koka - Beloki Olaizola II.a - Pascual 22-15 Atano III.a
2006 Martinez de Irujo - Martinez de Eulate Olaizola II.a - Zearra 22-11 Ogeta
2008 Olaizola II.a - Mendizabal II.a Titin III.a - Laskurain 22-17 Ogeta
2009 Martinez de Irujo - Goñi III.a Olaizola II.a - Mendizabal II.a 22-21 Atano III.a
2011 Olaizola II.a - Begino Xala - Beroitz(1) 22-14 Bizkaia
2014 Martinez de Irujo - Barriola Olaizola II.a - Aretxabaleta 22-13 Bizkaia

(1) Finalean Beroitzek Barriola ordezkatu zuen, azken hori min hartuta zegoelako eta enpresek atzerapenik onartu ez ziotelako (nahiz eta 1990az geroztik izan diren finalista lesionatu guztiei atzerapena onartu zaien).

Bigarren mailako buruz buruko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
1999(1) Olaizola II.a Hirigoien 22-16 Astelena

(1) 1999an bigarren mailako buruz buruko bi txapelketa jokatu ziren, Aspe eta Asegarce enpresak ados jarri ez zirelako.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]