Aindurrin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aindurrin
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaLamiaceae
LeinuaMentheae
GeneroaSalvia
Espeziea Salvia sclarea
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakclary sage oil (en) Itzuli

Aindurrina (Salvia sclarea) Salvia generoaren belarra da, iparraldeko Mediterraneoan, iparraldeko Afrikan eta erdialdeko Asian aurkitzen dena. Sendabelar ezaguna da, bere olio esentziala lortzeko hazten dute.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loraldian metro bateko altuera hartzen du, aldiz neguan hil egiten da eta oinarrizko erroseta bat baino ez du uzten.

Hostoek 10-20 cm-ko luzera eta 6-12 cm zabalera dute.

Loreak zurtoinetan ateratzen dira 2-6ko multzoetan. Zuriak izan ohi dira, baita ere arrosak eta gorrindol argiak. 2'5-3'5 cm-ko petaloak dituzte. Brakteek ere loreen antzeko kolorea dute. Loreak kokatzen diren zurtoinen azalean dauden guruinek olio esentziala ekoizten dute.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Ekoizten duen olio esentzialak esklareol izeneko konposatu aromatikoa du[2] eta lurringintzan erabiltzen da, bai eta hainbat produkturen zaporea indartzeko ere, ardo eta pattarretan batez ere[3].

Haziek muzilagoa dute eta begietan jarri ohi dira barruan egon daitezkeen zabarrak harrapatu eta kentzeko.

Landare apaingarri gisa ere erabiltzen da lorategietan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Clebsch, Betsy; Barner, Carol D.. (2003). The New Book of Salvias. Timber Press, 261 or. ISBN 978-0-88192-560-9..
  2. Dimas, Kostas; Kokkinopoulos, Dimitrios; Demetzos, Costas; Vaos, Basilios; Marselos, Marios; Malamas, Mixalis; Tzavaras, Theodoros. (1999-03-01). «The effect of sclareol on growth and cell cycle progression of human leukemic cell lines» Leukemia Research 23 (3): 217–234.  doi:10.1016/S0145-2126(98)00134-9. ISSN 0145-2126. (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  3. (Ingelesez) Clebsch, Betsy. (2003). The New Book of Salvias: Sages for Every Garden. Timber Press ISBN 978-0-88192-560-9. (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]