Aingeru Irigarai

Wikipedia, Entziklopedia askea
83.61.70.138 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 19:50, 17 abuztua 2016
Aingeru Irigarai
Datu pertsonalak
Izen osoa Aingeru Irigarai Irigarai
Ezizena A. Apat-Etxebarne
Jaio 1899ko martxoaren 1a
Bera (Nafarroa)
Hil 1983ko azaroaren 28a
(84 urte)
Donostia (Gipuzkoa)

Aingeru Irigarai Irigarai (Bera, Nafarroa, 1899ko martxoaren 1a - Donostia, Gipuzkoa, 1983ko azaroaren 28a) euskal idazle, sendagilea eta euskaltzain osoa izan zen. A. Apat-Echebarne deitura erabili zuen ezizen moduan hainbat obratan.

Pablo Fermin Irigarai "Larreko"ren semea eta Jose Angel Irigarairen aita zen.

Biografia

Medikuntza (kirurgia) Bartzelonan eta Friburgon ikasi zuen. Iruñean lan egin zuen mediku, gero Donostiara aldatu bazen ere.

Gure Herria, RIEV, Yakintza, Príncipe de Viana eta Egan aldizkarietan eman zituen argitara, euskaraz eta gaztelaniaz, lan aipagarrienak.

1928. urtean Kixoteren kapitulu bat itzuli zuen Don Kijote-ren atal bat euskeratua izenburupean.

1951. urteaz geroztik Egan aldizkariko zuzendaritzako kidea izan zen Antonio Arrue eta Koldo Mitxelenarekin batera.

Obra nagusiak: Euskal-Literatura-ren bilduma laburra, Euskalerri-ko ipuiñak (1957), Prosistas navarros en lengua vasca (1958), Literatur-eskuararen inguruan (1959) eta Una geografía diacrónica del euskara en Navarra (1974).

Lanak

Saiakera

Bertsoa

Erreferentziak

Kanpo loturak