Aingura
Aingura bat, itsasontzi bati, itsaslasterragatik arduratu gabe, itsasoan bere posizioa finkatzea ahalbidetzen dion itsas nabigazioko tresna bat da, itsasaldiaren indarrari aurka egiten diona.
Ainguratze aingura, bi kako edo gehiagoz osatua dago, aingura, itsas hondoan sartzeaz arduratzen direnak, itsasontzia noraezean eramana izatea eragotziz. Itsasontzi txikiek, bakarra baino ez dute, itsasontziari, kate edo soka baten bidez lotua dagoena, itsasontziaren luzera eta indarrean dagoen legediaren arabera. Itsasontzi handiagoek, hiru izaten dituzte, bata txopan eta bi brankan, kateen bidez elkartuak. Aingura astunenak, 3 tona pisatzera hel daitezke. Ehun mila tona baino gehiagoko petroliontzietan, aingurek, 13 eta 15 tona artean pisatzen dute, eta itsasontzi handiagoetan, hogei tona baino gehiago.
[aldatu] Ainguraren atalak
Irudian agertzen den Hall motako ainguraren atalak:
- h: Okertze erlaitza
- i: Nanoa
Kana eta azazkalaren arteko angeluari, harrapatze angelu deritzo.