Ainhize

Koordenatuak: 43°12′15″N 1°09′18″W / 43.20429361°N 1.15497925°W / 43.20429361; -1.15497925
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainhize
 Nafarroa BehereaEuskal Herria
Ainhize-Monjoloseko herriko etxea

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
UdalerriaAinhize-Monjolose
Administrazioa
Motaherria
Izen ofiziala Ainhice
Posta kodea64220
Herritarraainhiztar
Geografia
Koordenatuak43°12′15″N 1°09′18″W / 43.20429361°N 1.15497925°W / 43.20429361; -1.15497925
Azalera0,38 km²
Garaiera220 metro
Distantzia9,8 km (Donibane Garazitik)
Demografia

Ainhize[1][a] (goi-nafarreraz: Aintza)[b] Ainhize-Monjolose udalerriko herri bat da, Euskal Herriko Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta, Garazi eskualdean.

Antzina, udalerri propioa izan zen, baina 1841ko abuztuaren 16an Monjolose udalerri zaharrarekin bat egin zuen Ainhize-Monjolose udalerria sortzeko.

Bertako biztanleak ainhiztarrak dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ainhize edo Aintza beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:

  • Anfiz (1135, 1136)
  • Aniça (1264, 1309, 1350)
  • Anhice (1304, 1307)
  • Anhice (1366, 1413)
  • Ainza (1513)
  • Añiza (1621)
  • Aniça (1621)
  • Aunice (1621)
  • Ainhisse (1665)

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria ezezaguna da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ainhize Arzubiko ibarran dago.

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko lurretan jaiotzen da Lakako erreka.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ordokia
  • Ithurraldea
  • Ihitzea
  • Bereterretxea
  • Idiartekoborda
  • Etxeparea
  • Erdoizea
  • Edoizetxeberria
  • Harizpea
  • Larraldea
  • Salaberria
  • Bidegainea
  • Etxeberritoa
  • Orkaitzea
  • Azeria

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1841eko abuztuaren 16an, Ainhize eta Monjolose udalerriek bat egin zuten Ainhize-Monjolose udalerri berria sortzeko. Era berean, udalerri horren eta Lakarraren arteko lur-trukea egin zen.[4]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /a.inhis̻e/ ahoskatua (laguntza)
  2. /a.ints̻a/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
  2. Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  3. (Okzitanieraz) Diccionari toponimic occitan de las Lanas e deu Baish Ador. lo Congrès.
  4. (Frantsesez) texte, France Auteur du. (1841-07). «Frantziar ERrepublikako legeak» Gallica (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]