Ainhoa Santamaría

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainhoa Santamaría

Bizitza
JaiotzaGasteiz1980ko martxoaren 20a (44 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakaktorea

mesalafilms.com…
IMDB: nm2218908 Twitter: noasantamaria Instagram: ainhoasantamarias Edit the value on Wikidata

Ainhoa Santamaría Ballesteros (Gasteiz, 1980ko martxoaren 20a) arabar aktorea da, emakumezko bigarren aktore onenaren Max Saria irabazlea.[1][1][2][3][4]

Bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetatik diziplina artistikoetan izan zuen zaletasuna, hasieran musika eremuan batez ere, José Uruñuela kontserbatorioan datza klasikoa eta Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan solfeoa egin zuelarik. Santa Maria-Zintzarri abesbatzaren kidea izan zen ere.[5]

2014. urtea, antzerkiak eta kulturaren mundua orokorrean bizi ari zen egoera zaila zela eta, beste akore batzuekin batera beraien enTRAMAdos konpania propioa sortzera eraman zituen. Hortik Feelgood[6] proiektua sortu zen, Alistair Beatonek idatzitako antzezlana, zieen Max Sari etan izendatua izan zen: Ikuskizun Onena, Zuzendaritza Onena eta Egokitzea Onena gisa.[7] Ondoren, enTRAMAdoseko lau kide: Fran Pereak, Javier Márquezek, Manuela Velascok eta Ainhoa Santamaría berak Feelgood Antzerkia[8] kooperatiba sortu zuten. Kooperatiba honen helburua gaur egungo autoreetan oinarritzea da. Konpainia honek Rafael Spregelburden Ergelkeria ekoiztu zuen, Santamariak antzezlan honekin lortu izan du bere lorpen handiena, emakumezko bigarren aktore onenaren Max Saria 2017. Urte horretan Gasteizko jaien pregoilari izendatu zuten, bere jaioterria izanik ohore berezia izan delarik.[9][10][11][12]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Zuzendaria
2016 La corona partida Beatriz de Bobadilla Jordi Frades
2019 Mientras dure la guerra Enriqueta Alejandro Amenábar
2021 Madres paralelas Zaindaria Pedro Almodóvar
Las leyes de la frontera Rosa Daniel Monzón

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Telesaila Kanal/Plataforma Pertsonaia Oharra(k)
2006 El comisario Telecinco Emakumea Atal 1
Con dos tacones La 1 Estra Atal 1
2008 - 2009 Amar en tiempos revueltos Candela Écija Morán 84 atal
2009 La chica de ayer Antena 3 Estra Atal 1
Águila Roja La 1 Estra Atal 1
2012 - 2014 Isabel Beatriz de Bobadilla 31 atal
2014 Ciega a citas Cuatro Inés 8 atal
2017 La casa de papel Antena 3 Laura Atal 1
2018 - 2020 Élite Netflix Inspektorea 24 atal
2019 - 2021 Señoras del (h)AMPA Prime Video / Telecinco Anabel Sorolla 26 atal

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. Los premios Max encumbran a Kukai. (Noiz kontsultatua: 2017-12-13).
  2. (Gaztelaniaz) «Premios Max por doquier, Fuente Ovejuna por La Joven del Clásico y desvelamos a Marta Poveda - RTVE.es» RTVE.es 2017-06-09 (Noiz kontsultatua: 2017-12-13).
  3. (Gaztelaniaz) BARCELONA, MARTA CERVERA /. (2017-06-06). «Palmarés de los Max 2017» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2017-12-13).
  4. (Gaztelaniaz) «Una pasión escénica recompensada» Araba/Álava - El Correo.com 2017-06-06 (Noiz kontsultatua: 2017-12-13).
  5. (Gaztelaniaz) «Beatriz de Bobadilla, interpretada por Ainhoa Santamaría - RTVE.es» RTVE.es 2011-12-14 (Noiz kontsultatua: 2017-12-13).
  6. .
  7. .
  8. .
  9. .
  10. .
  11. .
  12. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]