Ainhoa

Koordenatuak: 43°18′24″N 1°29′55″W / 43.3067°N 1.4986°W / 43.3067; -1.4986
Wikipedia, Entziklopedia askea
Assar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:56, 16 urria 2016
Artikulu hau Lapurdiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ainhoa (argipena)».
Ainhoa
 Lapurdi, Euskal Herria
Ainhoako ikuspegia.


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaUztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak
Izen ofiziala  Ainhoa
AuzapezaHenri Agerre (2008-2014)
Posta kodea64250
INSEE kodea64014
Herritarraainhoar
Kokapena
Koordenatuak43°18′24″N 1°29′55″W / 43.3067°N 1.4986°W / 43.3067; -1.4986
Map
Azalera16,19 km2
Garaiera52-649 metro
Distantzia27 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria671 (2018:  −1)
alt_left 332 (%49,8) (%51) 340 alt_right
Dentsitatea41,14 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 19,5
Ugalkortasuna[1]‰ 72,88
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,49 (2011)
Desberdintasuna[1]% 6,18 (2011)
Langabezia[1]% 6,61 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 27,34 (2010)
Erabilera% 4,7 (2011)
Datu gehigarriak
SorreraXIII. mendea. urtea
Webguneahttp://www.ainhoa.fr/

Ainhoa Lapurdiko hegoaldeko udalerri bat da, Pirinioen mendebaldean eta Lapurdi Garaia eskualdean kokatua, Nafarroa Garaiarekiko mugan.

Xareta elkartea osatzen du udalerriak, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdi herriekin batera.

Izena

Udalerriaren izena historian zehar honako grafiez idatzia izan da: Aynoa (1238), Aynho (1243), Aignoa eta Aynoa (1249), Haynou eta Anhoe (1289), Nostre-Done d'Ainhoe (1511, Baionako Santa Klara abadiako tituluak), Añoa (1650, Guiena, Gaskonia eta inguruko Herrialdearen Gobernu Generalaren mapa), Anhoue (1684, Baionako diozesiaren izendapenak), Mendiarte (1793), Ainhone (1793), Ainhoue (1801, Legeen txostena), Ainhoue edota Ainhoa (1863, Biarno-Euskal Herriko hiztegi topografikoa) eta XIX. mendean Ainhoa.

Brigitte Jobbé-Duvalen ustez[2] udalerriaren izena euskarazko aino hitzetik etor daiteke, "ahuntz" esan nahiko lukeelarik.

Geografia

Ingurune naturala

Urdazuri ibaia udalerritik igarotzen da, bere zenbait ibaiadarrekin batera: Larreko erreka (eta bertara isurtzen diren Haitzaberriko erreka, Erdiko erreka eta Farendeiko erreka) eta Opalazioko erreka.

Udalerri mugakideak

Herria

Pilotalekua eta hilerria —bizitza eta heriotza— herrigunearen erdi‑erdian daude.

Ainhoako eliza eraikin handia da, haren kanpandorrearen oinarria karratua da, gorago oktogono‑forma du, eta goi‑goian orratza dauka. Galeria landuak ditu, bertako ohituraren arabera, eta Errenazimentuko erretaula eta absidea zirrimargotuta daude (intentzioa ona izango zen baina ez zuten asmatu).

Hilerrian taula‑formako hilarri interesgarriak aurkituko ditugu. Haietako bat 1685ekoa da eta hauxe jartzen du:

« Ezpondaco sepultura. Martin de Goieneche eta Maria de Segurac eguina. »

Al­dapa piko samarra badu ere, Atsulai mendian, Ainhoa inguruko ibarra mendean hartuta, Arantzetako Ama Birjinaren kapera dago, Gipuzkoako zaindaria eta Arantzazuko santutegikoaren irudiaren erreplika.

Hari ere esaten diote Ainhoako Ama Birjina. Ermitatik gertu trikuharri bat dago. Bistak zoragarriak dira. Ainhoako baserri‑gunean XVII. mendeko etxeak ikusiko ditugu, fatxada aurreratuak eta habe horizontal zizel­katuak dituzte. Esate baterako, Ithurria etxea 1636koa da. Koloreei erreparatuta, rouge basque gailentzen da: gorri motela, diskretua, dotorea...

Etxeak eta auzoak

  • Dolhareko Borda[3]
  • Ezponda[3]
  • Ezpondako Borda[3]
  • Fulianborda[3]
  • Gaskoinen Borda[3]
  • Haizagerri[3]
  • Haltien Borda[3]
  • Hariztoien Borda[3]
  • Harotxaren Borda[3]
  • Janmarien Borda[3]
  • Patzikoen Borda[3]
  • Peorteiko Borda[3]
  • Perlaen Borda[3]
  • Tanburin Borda[3]
  • Ukutea[3]
  • Urrutieneko Errota[3]
  • Xara Handia[3]
  • Xarak[3]

Historia

Ainhoako hilerria

XIII. mendea

Ainhoa, Urdazubiko priore-etxeak sortu zuen bikario gisa XIII. mendean. Ingalaterra eta Nafarroako erresumaren arteko guden ondoren, Ainhoa parrokiako lurrak, bi erresumen arteko lur banatugabeak bihurtu ziren.

XVII. mendea

Hogeita Hamar Urteko Gerraren (1618-1648) ondorioz Ainhoa suntsiturik geratu zen; dena dela,horren ondoren, berreraikia izan zen.

XVIII. mendea

1724. urtean, Donazaharre (1685), Mugerre eta Hiriburu (1696) herrietako erreboltei jarraiki, gatzaren gaineko zerga berrien aurka altxatu ziren ainhoarrak. Geroago, 1726. urtean, 50. zerga deituko zitzaionaren aurka Lapurdi osoan zabalduko ziren altxamenduen aitzindari gisa [4].

1790. urteko martxoaren 4ko legeak paisaia administratibo berria ekarri zuen Ipar Euskal Herrira: Kantonamenduak eta barrutiak sortzeaz gain, hainbat herritako izenak aldatu ziren, Frantziar Iraultzaren izpiritua hobeki adierazteko, omen. Ainhoak, Mendiarte izena hartu zuen.

Ekonomia

Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza eta basogintza dira. Udalerriak dituen 1.619 hektareetatik, 500 basoak dira. Ezpeletako piperraren sor-markaren barruan dago kokaturik udalerria. Dena dela, turismoa gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da, Frantziako herri politenetariko bat (L'un des plus beaux villages de France) izendatu baitzuen "Les Plus Beaux Villages de France" elkarteak.

Demografia

Ainhoako populazioak goia jo zuen XIX. mendearen erdialdean, ia 900 biztanle izatera iritsi zenean. 1960ko harmarkadan behea jo zuen, 50 biztanlerekin, baina ordutik berriro goranzko joera txikia hartu zuen populazioak.

Ainhoako biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Ondasun nabarmenak

Argazki galeria

Ainhoar ospetsuak

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. [rage|auteur=|titre=Dictionnaire des noms de lieux - Pyrénées-Atlantiques. Jobbé-Duval, Brigitte. Archives et Culture, 2009. isbn=978-2-35077-151-9] (Frantsesez)
  3. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an Géoportail - Frantziako Institutu Geografiko Nazionala. Géoportail. (Noiz kontsultatua: 2011-10-16).
  4. Philippe Veyrin Les Basques Arthaud, 1975 - 179. orr.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ainhoa Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi