Aintzane Ezenarro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aintzane Ezenarro
Aintzane Ezenarro
Aintzane Ezenarro 2009an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Miren Aintzane Ezenarro Egurbide
Jaio 1971ko martxoaren 18a (40 urte)
Getaria (Gipuzkoa)

Aintzane Ezenarro Egurbide (Getaria, 1971-) VIII. eta IX. legegintzaldietako Aralarreko eusko legebiltzarkidea da. Batzorde eragileko kidea da eta alderdiko eleduna Gipuzkoan. Getarian zinegotzia ere bada.

Horretaz gain, Elkarri gizarte mugimenduko Tailer Nazionaleko kidea izan da 6 urtez eta taldeko aldizkariaren arduraduna lau urtez. 1999an hartu zuen politikan ibiltzeko erabakia, Lizarrako Akordioaren garai hartan ETAk orduko su-etena apurtu ondoren.

Soziologian eta kazetaritzan lizentziatu da.

[aldatu] Legebiltzarkidea

2005eko Euskadiko hauteskundeetan eserleku bakarra lortu zuen Aralarrek, Gipuzkoan lortua, eta berak bete izan zuen VIII. legealdi horretan. Juan Jose Ibarretxeren azken agintaldian, Eusko Jaurlaritza osatzen zuten hiru alderdien ekimenen alde agertu ohi zen.

2009koetan, aldiz, Aralarreko zerrendaburua izan zen Gipuzkoatik berriro, eta alderdiak 4 eserleku lortu zituen guztira IX. legealdirako.

PPk eta PSEk sustatutako Alderdien Legearen aurkako jarrera behin eta berriz agertu da, hots, Batasunaren parte hartze librearen alde. Halaber, Ezker Abertzalearen mugimendua berriztatzeko deitu izan du.

[aldatu] Kazetaria

2001eko abenduan Joan B. Cendrós-en omenezko saria jaso zuen, Kataluniari buruz Herrialde Katalanetatik at idatzitako artikulu onenak aintzat hartzen dituena, Elkarriren aldizkarian argitaratutako "Catalunya por el diálogo" lanagatik.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak