Aire-gaizto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskaldunek betidanik ikusi izan dituzte ekaitz-hodeien forma arraroetan zenbait irelu edo jenioen irudiak. Ekaitzaren hasiera Urola-Kostan.

Aire-gaizto edo Aide euskal mitologiaren pertsonaia da. Izaki gaizto honek ekaitzak zuzentzen ditu Lainogaixto eta Aidegaxto izenak ere hartzen omen ditu.

Ortzia eta Ortzilainoa aipatzen dituzte ere irelu honen tokiz-tokiko izenak bezala, baina azken kasu honetan irelu honen hainbat egintza ez dira kaltegarri eta gaiztoak, eta beste zenbait aparteko berezitasunak baditu.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren etimologia argia da; Aire-gaiztoa eta Laino-gaiztoa. Antzeko beste zenbait Ireluekin konparatuz gero (Odei kasu), bere gaiztotasuna azpimarratzen da. Kaltea egiten duen irelua da beraz. Izaki gaizto honek ekaitzak zuzentzen ditu, eta bere eragin txarretatik babesteko, etxe atarian eguzki-lorea edo ereinotz-adarrez egindako gurutzea jartzen ditugu. Hurritzaren adarrak jartzea edo aizkora bat gora begira jartzea ere ohikoa da. Lainogaixto eta Aidegaxto izenak ere hartzen ditu.

Elezaharrak eta sinesmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lapurdin uste dute Aidek gidatzen dituela ekaitzak.
  • Aidegazto baretzeko bedeinkatutako kandelak piztu behar dira, etxeko supazterrean erramu edo ereinotzezko adarrak erre behar dira, edota ereinotz zein elorri zuriaren hostoak buru gainean eraman behar dira ekaitza irauten duen bitartean.
  • Aidegaxtoren erasoetatik babesteko beste era bat, etxeko atari nagusian aizkora bat ezartzea da, ahoa gora begira duela. Aizkora antzinako harrizko aizkora baldin bada, askoz hobe.
  • Beste babesgarri batzuk hauek dira, beti etxeko atari nagusian jarrita: Ereinotzarekin egindako gurutzea, edo hurritz makilekin zein lizar makilekin. Elorri zuriaren adar bat. Eguzki-lore bat.

Garo edo belar meta bat tximistatik babesteko, igitaia edo sega bat jarri behar da gainean, ahoa gora begira dagoela.

  • Uztaro, uztabedar, lapitza edo latinez "Rumex Crispus" belarra eskuan hartuta, imintzioak egin behar dira, edo norabide bat erakutsi behar zaio ekaitzaren ireluari norberaren uztak eta aziendak salbatzeko, eta handik aldentzeko, halaxe sinesten zuten Zeanurin.
Araoa uztaro belarrarekin Aidegazto uxatzeko
  • Halako araoak egiten ziren ere Aian, Ataunen, Torranon eta Orendainen, baina halako ohituren geografiak Euskal Herriaz gain, ia Pirinio guztia hartzen du, eta gure garaia arte heldu dira.
Sakontzeko, irakurri: «Semeola»

Gauza berbera esan dezakegu gure baseliza zein elizen kanapien indarrez ekaitzaren ireluak izutzeko, eta kanpaietan bertan ekaitzak aldentzeko grabatutako araoez.

Elizen teilatuetan, tximistorratzen gainean ezarritako gurutze, barra, ereinotz adarrak eta abar, jentiltasunatik kristautasunera, baina beti jendea eta bere azienda eta uztak ekaitzaren indar gaiztoetatik babesteko asmoz, doan prozesu luze baten adierazgarri dira.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Migel Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbo 1976.
  • La primitiva religión de los vascos, José Dueso, Orain, 1996. ISBN 84-89077-56-8.


Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez) Aidegaxtoren definizioa ingelesez, Speedylook entziklopedian