Aisialdi-talde

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aisialdi-taldeak auzo, herri edo komunitate bateko haur eta gazteen suspertze soziokulturalerako taldeak dira, gazteen aisialdirako jarduera eta ekitaldiak antolatzen dituena, udalekuak eta txangoak esaterako, eta gehienetan boluntariotzan oinarrituta, begirale gazteei esker. Eskautismo mugimenduarekin antzekotasunak baditu ere, aisialdi-taldeeen sorrera eta garapena 1960ko hamarkadatik aurrera gertatu zen, Paulo Freire pedagogoak herri hezkuntzaren ideiak plazaratu zituenean. Euskal Herrian nabarmena izan da talde hauen garapena, Eliza Katolikoaren ekimenez parrokiaz parrokia eta euskararen aldeko mugimenduari esker, auzoan eta herrian txertatuta betiere. Egun, herri eta auzo gehientsuenetan aritzen dira talde hauek, euren ezaugarri edo filosofiari buruz elkarte ezberdinetan bildurik (adibidez, Bizi Alai Taldeak izeneko elkartean Eliza Katolikoaren Gipuzkoako aisialdi-taldeak biltzen dira). Hezitzaile eta begiraleak trebatzeko eskolak ere badaude (izaera katolikoko Hezkide Eskola, adibidez).