Aita Karmeldarren eliza (Donostia)

Koordenatuak: 43°18′48″N 1°58′52″W / 43.31339°N 1.98119°W / 43.31339; -1.98119
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aita Karmeldarren eliza
Aita Karmeldarren elizaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′48″N 1°58′52″W / 43.31339°N 1.98119°W / 43.31339; -1.98119
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1920
Arkitektura
EstiloaArkitektura neogotikoa
Azalera600 m²

Aita Karmeldarren eliza Donostiako Amara auzoan, Easo eta Pedro Egaña kaleen kantoian dagoen eliza bat da. Elizari erantsita Aita Karmeldarren komentua dago. 1915eko urriaren 15ean inauguratu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1908ko apirilaren 23an karmeldarrak Donostian kokatu ziren, abuztuaren 31 kaleko etxe batean, eta urte batzuk beranduago eliza eta komentua eraki ziren Amara auzoan. Estilo neogotikoan eraikia, bi kaleetako etxe sailen multzoan txertatua dago. Oinak hiru nabe ditu, gurutzadura, zinborrioa, abside eta atzeko gelekin. Arkitektoa Jose Gurrutxaga izan zen.

Aldare nagusian dagoen Karmengo Ama eta Pragako Jesus Haurra dira eliza honetako adbokazio nagusiak. 1936an Nikolas Mujika pintoreak elizako hormak margotzeari ekin zion, gerra zibila hasi zenean eten egin zuen lana, eta 1939an berriro ekin zion. Margotutako irudirk karmeldarren sinbolo eta elezaharrak irudikatzen dituzte.

Elizaren barruan marmolezko mausoleo bat dago, Berrizko Juan Bizente Zengotita (1862-1943) aita karmeldarrarena; Donostian 1943an hil zen eta gaur egun kanonizazio bidean dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Antonio Unzueta Echevarria: Los carmelitas en Donostia: cien años de historia. Ediciones el Carmen, 2012
  • Miguel Arsuaga, Luis Sesé: Donostia-San Sebastián: arkitektura gida liburua. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, 1997.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]