Aita Mari Arraun Elkartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aita Mari Arraun Elkartea
Herria Euskal Herria Zumaia, Gipuzkoa
Sorrera 1975
Lehendakaria Euskal Herria Luis Mari Osa
Entrenatzailea Euskal Herria Santi Zabaleta
Kolorea      gorria
Trainerua Telmo Deun
Patroia Euskal Herria Jokin Gijarro
Palmaresa:
Kontxako Banderak
TKE Ligak
Espainiako Txapelketak
Euskadiko Txapelketak

2
0
3
1
2012ko liga: 11. (TKE Liga)
Zumaiako trainerua 2007ko Kontxako Banderarako sailkapen estropadan.

Aita Mari Arraun Elkartea Zumaiako arraun elkartea da. 1975eko abuztuaren 5ean sortu zen.

Eduki-taula

Uniformea[aldatu]

Taldearen kolorea gorria da eta traineruaren izena Telmo Deun da.

Historia[aldatu]

Zumaiako traineruak, kluba sortu aurretik[aldatu]

Elkartea sortu aurretik Zumaiako traineruek hainbat aldiz parte hartu izan zuten Kontxako Banderan. Gerra aurretik ohikoa izan zen zumaiarren parte hartzea, emaitza aipagarririk lortu ez bazuten ere. Lehenengo aldia 1920an izan zuen eta bost traineruren artean azkenak izan ziren, ondorengo urteak 1921, 1922, 1928, 1930 (Oikina izenarekin) eta 1932an. Bigarren aldia 50.hamarkadaren hasieran izan zen, 1951 eta 1954 artean urtero aritu ziren emaitzarik onena 1954ko hirugarren postua lortu zutelarik.

Klubaren garai onenak[aldatu]

1968, 1969 (hirugarren berriz ere) eta 1970an Kontxan aritzeak animatuta 1975ean kluba sortu zuten eta 1978an egin zuten debuta traineruetan. 1979an lortu zuen lehenengo garaipena Castron jokaturiko Gurutze Gorriaren aldeko estropadan. 1981ean irabazi zuen lehenengo bandera handia, Bilbo Hiriko Bandera, eta hemendik aurrera Euskal Herriko traineru handienetakoa bihurtu zen 1987rarte. Denboraldi gogoangarriak izan ziren 1983koa (Espainiako eta Gipuzkoako txapelketak eta Nerbioiko banderak), 1984koa (Jokaturiko 19 banderatatik guztiak irabazi zituenekoa, tartean bere lehenengo Kontxa eta Espainia, Euskadi eta Gipuzkoako txapelketak) eta 1987koa(13 banderaz jabetu zenekoa, Kontxa eta Espainiako txapelketa barne).

Aipatzekoa da 1983an Zumaia zela Kontxa irabazteko faboritoa, baina antolatzaileek modu ez argian Orio sailkatu izanagatik Kaiku, Castrok eta Zumaiak berak protesta gisa ez zuten parte hartu banderan. 1988 eta 1989an seina bandera eskuratu zituen baina maila dezente jaitsi zuen goraka zihoazen San Juan eta San Pedroren aurrean.

XXI mendea[aldatu]

90. hamarkadan emaitza kaskarrak izan ondoren, 1992ko Kontxako 7. postua salbu, 2000. urtean Euskal Ligan bederatzigarren gelditu zen. 2001ean Getariarekin bat egin zuen, Paternina-Indaux eratuz (bakoitzaren babesleen izenak), eta izugarrizko denboraldia egin zuten, Kontxan bosgarren sailkatuz, Ligan laugarren, Gipuzkoako txapelketan bigarren eta A Ligakoa zen Plentziako Bandera irabaziz. 2002an berriz banatu ziren eta Zumaiak 15. egitea baino ez zuen lortu Ligan.

TKE Liga sortu zenean Zumaia federazioaren Ligan gelditu zen. 2005ean 9 bandera irabaziz KAE Liga irabaztea lortu zuen eta ordutik aurrera TKE Ligan ari da. 2007an eta 2008an lorturiko zortzigarren postuak dira orain arte izan dituen onenak. Arraunlari asko dituenez sarritan bi traineru atera ahal izan ditu, 2005ean, 2006an (Zarautzekin Urola Kosta osatuz), 2009an eta 2010an (KAE Ligako bigarren mailan hiru bandera irabazi eta ia lehenengo mailara igo zena).

Palmaresa[aldatu]

Zumaiak 1987an irabazitako Kontxako Bandera.

Kontxako Bandera[aldatu]

  • Txapelduna (2): 1984 eta 1987.
  • Bigarrena (4): 1981, 1982, 1985 eta 1986.
  • Hirugarrena (2): 1954 eta 1969.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (2): 1982 eta 1985.
  • Sailkatua (13): 1979, 1980, 1981, 1982, 1983, 1984, 1985, 1986, 1987, 1988, 1992, 2001 eta 2006.

TKE Liga[aldatu]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)
  • Zortzigarren 2007 eta 2008an.
  • KAE Liga (1): 2005
  • Euskal Liga (0): Laugarren 2001ean (Paternina-Indaux)

Espainiako Traineru Txapelketa[aldatu]

  • Txapelduna (3): 1983, 1984 eta 1987.
  • Bigarrena (3): 1981, 1982 eta 1985.

Euskadiko Traineru Txapelketa[aldatu]

  • Txapelduna (2*): 1984 eta 1986* (Kluben arteko estropada).
  • Bigarrena (0)

Gipuzkoako Traineru Txapelketa[aldatu]

  • Txapelduna (5): 1981, 1983, 1984, 1985 eta 1987.

Gainontzeko estropadak[aldatu]


Trainerillak[aldatu]

Batelak[aldatu]

Emakumezkoen trainerua[aldatu]

Aita Mari Arraun Elkartea
Entrenatzailea Euskal Herria Jose Enrike Manterola
Kolorea      gorria
Trainerua Telmo Deun
Patroia Euskal Herria Nagore Osoro
Palmaresa:
Kontxako Banderak
Euskotren Liga
Euskadiko Txapelketak

0
1
0
2012ko liga:
2012ko Kontxa:
1. (Euskotren Liga)
2.

2005ean nesken lehenengo estropada (Txingudi Bandera) jokatu zenean Zumaiak Getariarekin batera hartu zuen parte. Ordutik aurrera denboraldi guztietan aritu izan da, 2008 arte Getariarekin batera eta 2009tik aurrera bera bakarrik. Kontxako Banderaren lau edizioetan finalean sartu da. 2011ean Kontxako lehenengo jardunaldia irabazi bazuten ere azkenean hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuten.

2012 denboraldia izan da zumaiarren urterik onena Emakumezkoen Traineru Ligaz gain Gipuzkoako Liga eta Zarauzko Ikurrina irabazi baititu besteak beste.

Emakumezkoen palmaresa

Kontxako Bandera[aldatu]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 2012.
  • Hirugarrena (3): 2008, 2010 eta 2011.
  • Sailkapen estropada (2): 2008 eta 2012.

Emakumezkoen Traineru Liga[aldatu]

Txapelketak[aldatu]

Gainontzeko banderak[aldatu]


Kanpo loturak[aldatu]