Aitzina!

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitzina!
Datuak
Motayouth organization (en) Itzuli
Ideologiaezker abertzalea eta Euskaltzaletasuna
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2013
Desagerpena2020ko urriaren 5a
webgune ofiziala

Aitzina! Ipar Euskal Herriko gazte ezkertiar eta abertzaleen antolakundea izan zen, 2013ko azaroaren 2an sortu zen eta 2020ko urriaren 5ean bere ibilbideari amaiera ematea erabaki zuen[1]. Haren ildo politiko nagusiak abertzaletasuna eta ezker politikoa ziren eta bereziki euskara sustatu eta defendatzea ere bai, gazte erakunde gisa, Euskal Herriko gazteak euskalduntasunera erakartzea. Hego Euskal Herriko Ernai gazte erakundearekin batera, hainbat ekimen egin zituen zazpi urteko ibilbidean.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitzina! erakundeak 2013ko azaroaren 2an aurkeztu zen, Jeiki gazte egunaren baitan. Hil haren amaieran, Euskal Herriko bost gazte antolakundek (Aitzina!, Euskaldun Gazteria, ELB Gazte, Ernai eta Ikasle Abertzaleak) mobilizazio deialdi bateratua egin zuten Maulen. Abenduaren 3an, euskararen eguna antolatu zuten Baionan eta hainbat ekitaldi antolatu zituzten.

2014ko hasieran, Marengo karrikan (Baiona) gazte erakundearen egoitza ireki zen eta Euskal Herriko Kazeta (EHKZ) kazetaren sorrera babestu zuten. Urte bereko urrian, Poliziak Aitzina!-ren egoitza miatu eta lagun bat atxilotu zuen, frantses hutsean ziren bide seinaleak kentzea leporatuta. [2] Hurrengo hiletan ere atxiloketak izan ziren frantsesezko bide seinaleen auzia zela eta. Horren aurka, mobilizazioak antolatu zituen; besteak beste, Euskal Herriaren nortasuna aldarrikatzeko bide seinaleak jarri zituzten Aitzina!-ko gazteek[3].

2017ko urrian, "Jauzi bat Aitzina" dinamika berria aurkeztu zuen antolakundeak. Bertan, urte osoan zehar eramaniko ikerketaren emaitzak aurkezten dira, non Aitzinaren hutsuneak eta etorkizunerako konpromezuak aurreikusten ziren.

2020ko urriaren 5ean bere ibilbidea amaitzeko erabakia azaltzen zuen oharra kaleratu zuen Aitzina!-k. Gazte ezkertiar eta abertzale guztientzako espazio izan eta euskal gazte eta herri gisa dauden erronkei erantzuteko ezintasunak aipatu zituzten bukaeraren arrazoi moduan.[1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Erremundegi Beloki, Ekhi. «Ibilbideari bukaera eman dio Aitzina Gazte Antolakundeak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).
  2. «Aske utzi dute goizean atxilotutako Aitzina-ko kidea», Berria, 2014-10-16
  3. Itxaso Cuevas, «Euskal Herriaren nortasuna aldarri, bide seinaleak jarri ditu Aitzina-k», Berria, 2014-12-24

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal Herriko gazte erakunde politikoak
Aitzina!ErnaiEuzko GaztediGazte AbertzaleakGazteok BaiGazte KomunistakIratzarriJeunes Populaires
Jóvenes Demócratas de NavarraJSE-EgazJuventudes NavarrasMouvement des Jeunes Communistes
Mouvement des Jeunes SocialistesNafarroako Gazte SozialistakNuevas Generaciones del País Vasco