Aitzpea Goenaga
Aitzpea Goenaga 2010ean. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Aitzpea Goenaga Mendiola | |
| Jaio | 1959 | |
| Donostia (Gipuzkoa) | ||
Aitzpea Goenaga Mendiola (Donostia, Gipuzkoa, 1959 - ) euskal aktore, zinema-zuzendari eta idazlea da. Antzerki-, zinema- eta telebista-munduan ibilbide luzea egin du, antzezpenean ez ezik, baita gidoigile eta antzerki-idazle gisa ere. Bere iloba ere antzezle ezaguna da: Barbara Goenaga; neba, berriz, margolaria: Juan Luis Goenaga.
Ttantaka Antzerki Taldearen eskutik, Dakota eta Pecata Minuta lanetan parte hartu du, besteak beste. Hainbat telebista-sailetan ere aritutakoa da, Euskal Herrian nahiz Euskal Herritik kanpo. Telebistarako egin dituen gidoigile-lanez gain, Donostia Hiria Saria irabazi zuen euskarazko antzerkiari eskainitako sailean Zu(t) gabe lanarekin. 2000. urtean, Antzezten... teketen ten! haur-antzerkiari buruzko liburua argitaratu zuen. 2002an haurrentzako abentura-liburu bat argitaratu zuen, Lauterdi pirataren altxorra, eta 2004an Santurtziko Serantes Kultur Aretoak ematen dituen Testu Dramatikoen Serantes Saria irabazi zuen, euskarazko atalean, Agur betirako antzerki-lanarekin.
2010eko ekainean Etxepare Euskal Institutuko zuzendari izendatu zuten.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Haur eta gazte literatura
- Lauterdi pirataren altxorra (2002, Txalaparta)
[aldatu] Antzerkia
- Zu(t)gabe (1995, Kutxa Fundazioa)
- Antzezten... teketen ten! (1999, Erein)
- Agur betirako (2004, Artezblai)
[aldatu] Filmagintza
[aldatu] Antzezlea
[aldatu] Zinema
- Dragoi Ehiztaria (2010)
- Obaba (2005)
- Semen, una historia de amor (2005)
- Yoyes (2000)
- Carretera y manta (2000)
- Si, quiero... (1999)
- Pecata minuta (1999)
- El ataque del hombre mochila (1997)
- Cuestión de suerte (1996)
- Adios Toby, adios (1995)
- La gente de la Universal (1991)
- El invierno en Lisboa (1991)
- Santa Cruz, el cura guerrillero (1991)
- Ander eta Yul (1989)
- El polizón del Ulises (1987)
- Moja alfereza (1986)
- Manaslu (1986)
- Petit casino (1986)
- Zergatik panpox (1985)
- Nork hil zuen Manu Lasa? (1983)
- La conquista de Albania (1983)
- Txirula miresgarria (1982)
- Euskal Herri-Musika (1978)
[aldatu] Telebista
- Hospital Central (2004)
- El comisario (2000)
- Teilatupean (2000)
- Goenkale (2000)
- Hermanas (1998)
- Periodistas
- Jaun ta jabe
- Nire familia eta beste animalia batzuk
- Duplex (1993)
- Bi eta bat
- Beni eta Marini
- Hau da A.U.
- Bai Horixe
[aldatu] Zuzendaria
- Sukalde kontuak (2009)
- Zeru Horiek (2006)
- Duplex (1993)
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Aitzpea Goenaga literaturaren zubitegian
- (Ingelesez) Artikulua imdb.com
- (Gaztelaniaz)(Euskaraz) Euskadiko Filmategia
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.