Aitzur

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laboraria aitzurrarekin baratzean.

Aitzurra nekazaritzan erabiltzen den tresna bat da, xafla metaliko moztaile batez eta zurezko kirten batez osatua. Luberria aitzurtzeko erabiltzen da, baita hondarra edo zementua mugitzeko ere, beste erabilera batzuen artean. Pala, ohi, metalikoa izaten da, zurezkoak ere egon daitezkeen arren.

Bere neurriak, erabilera eta tokiaren arabera aldatzen dira. Ohikoena, palak 20 eta 25 zentimetro bitarteko luzera eta kirtenak 60tik 80rakoa izatea da. Azalatzeko aitzurrak, luzeak dira, eta jorratzekoek, belar kaltegarriak mozteko ertz moztaileak dituzte

Itrho Trull ingelesak XVII. mendean, zaldi batek tiratutako aitzurtzeko aitzur bat asmatu zuen, hoberena, Garrett sistemakoa delarik. Honekin, egun bakarrean, labore, erromolatxa...z osatutako lau edo bost hektarea jorra daitezke.

Esaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz, pertsona bat mozkortuta dagoenean, A ze aitzurra harrapatu dudan! (edo duen) sarri esaten da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aitzur Aldatu lotura Wikidatan